Triangulo de Amor Bizarro, udagoienean Bilbon
2024-07-10 08:23 MusikeaSirimiri zikloak bost kontzertu eskainiko ditu.
Sirimiri izenpean, Bilbao BBK Live jaialdiak urte osoan zehar izango dan programazinoa aurkeztu dau, Kobetamendin espero dan hitzorduaren jarraipen bezela.
Bilbao BBK Live jaialdiak eta BBK-k atonduta BBK Salan, Bilboko erdigunean, ziklokoaren lehenengo bost artistak iragarri ditue.
Artistak
Still Cornersek programazinoari hasierea emongo deutso dream pop soinu dotoreagaz irailaren 15ean eta hilebete aurrerago, urriaren 18an, Triangulo de Amor Bizarroren txandea izango da, 20. urteurreneko birea eskainiz. Zemendiaren 15ean, Abhir taldeak zuzenean aurkeztuko dau R & B, trap eta elektronika buztartzen dituan proiektua eta hurrengo egunean, zemendiaren 16an, Baiucak aretoa beteko dau folktronikaz. Zikloa amaitzeko, Barry B musikariak modu onenean zarratuko dau jaialdia zemendiaren 23an, rock, punk, elektronikea, hip hop eta funk doinuak buztartuz.
Sarrerak salgai dagoz dagoeneko, lasttour.org eta salabbk.bbk.eus webgunetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!