100 artista baino gehiago batuko dira Kobetamendin
2024-07-09 13:49 MusikeaDana prest Bilbao BBK Live Jaialdiari hasierea emoteko.
Dana prest Bilbao BBK Live jaialdiaren 2024ko edizinoari hasierea emoteko; garagarrilaren 11, 12 eta 13an izango da eta 100 artista baino gehiago ikusteko aukerea izango dogu. Goi-mailako izenak, esaterako, Massive Attack, The Prodigy, Grace Jones, Underworld, Arcade Fire, Jungle, Air, Los Planetas, Khruangbin, Meute, Parcels, Floating Points, Kiasmos, Slowdive eta El Columpio Asesino, agurreko birean, batuko dira musikea zuzenean joteko Kobetamendin. Sarrerak salgai dagoz hemen.
Bilbao BBK Live jaialdiaren lehenengo egunean musikearen legenda handiak izango dira, besteak beste, Massive Attack, The Prodigy, Air (Moon Safari album klasikoa joten) edo Los Planetas taldea. Horreezaz gan, talde eta bakarlari interesgarri ugari dagoz: Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979, Sen Senra, Shygirl presents Club Shy, Orbit, Mezerg edo NewDad. Estaduko artistei jagokonez, stivijoes promesa gaztea, Dharmacide madrildar shoegazearen itxaropena edo popean adituak diran El Buen Hijo izango dira. Ganera, Nunatak, Martín de Marte, Nexo Malito eta CRRDR artistak entzuteko aukerea izango dogu.
Bigarren eguneko artista nagusia Grace Jones musikari ikonikoa da. Jamaikan jaio eta New Yorken hazia, underground zelebreenaren adierazgarria da eta zinemearen, modearen eta musikearen munduak buztartzen ditu. Horreekaz batera, Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Daniela Pes, Ezra Collective edo Meute ibiliko dira. Albert Pla polifazetikoa, Standstill, Aiko El Grupo, Karavana, María José Llergo, Ralphie Choo, Samantha Hudson, Oro Jondo eta Parkineos izango dira Kobetamendin. Euskal artistei jagokenez, Iruñeko Melenas, Ezezez, Silitia edo STR.
Zapatuan, barriz, Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname edo El Columpio Asesino taldeak joko dabe. Era berean, Lewis OfMan, Slowdive, Chalk, Kiasmos, Good Neighbours nazinoarteko artistak izango dira. Estaduko artisten artean, Alcalá Norte, Alba Morena, Mujeres, Boye, Oki Moki bilbotarrak entzuteko aukerea dago.
Basoa
Elektronikearen magia Basoaren bihotzera eroango dabe, espazio berezia, izan be, aurtengo berezitazun lez, biribilaren erdian kokatuko dabe eszenatokia, 360º-ko esperientzia bizi ahal izateko.
Basoak sekulako kartela proponiduten dau, nazinoarteko club munduko erreferente onenakaz. Eguenean, DJ Tennis, Cormac eta Ketiov, baita Sofía Kourtesis eta Neska. Barikuan, Marcel Dettmann, Djrum, Ogazón, Jennifer Cardini eta DJ Gostoso b2b Senda Fatal. Zapatuan, Nicola Cruz, Niki Lauda, Budino eta Gabrielle Kwarteng. John Talabot funtsezko figura izan da jaialdiaren amaierako ekitaldietan; aurton, bosgarren eta azken aldiz bueltauko da Basoa gunera, Europako jantza-pista bereziena eta onena bihurtzeko asmoz.
Lasai
Lasai gunearen hasierako premisea minutuko 100 beatak ez gainditzea zan; holan, erritmoa baretu eta tempo apal baina intensidade biziak disfrutetako aukerea dago. Lehen egunerako, Rinse FM irratiak prestau dau programazinoa eta Aletha, Yaw Evans, Facta & K-Lone, FYI Robyn, Ben Hauke eta Thrintian lako artisten soinuak izango dira nagusi. Barikuan, ondokoen txandea izango da: Xamana Jones, Fiesta x Fiesta, Baldman, Lucient, Toni Bass dj eta Miguel Agnes. Zapatuan, Berlinen bizi dan Jasss artista asturiarra arduratuko da Bilboko begiraleku bereziena girotzeaz, Lydo, Nathan Micay eta Naza artistakaz batera.
Akelarre
Bihar, hilak 9, Akelarre hasiko da Bilbao BBK Live jaialdiko kanpinean, hedonismo, natura, basoa eta club doinuakaz disfrutetako. Bertan, Dinamarca, Alai eta Gela izango dira. Ganerako egunetan, Akelarrearen programazinoa gitarrei eta melodiei erreparetan hasiko da eta, gero, eremu elektronikoetara bideratuko da, ondoko artistei esker: Parquesvr DJ Set, Clock Poets, Lamia Mari, Alex Curreya, Beltranz, Derek V. Bulcke, Bea Fernandes, Elena Barker eta Drummie.
Bereziak
2011. urtetik, Bereziak ekimenaren barruan dobako kontzertuak atondu dira Bilbo erdialdeko hainbat tokitan, musika-esperientzia Kobetamenditik harago eroateko. Industrias Creativas fundazinoak Bilbao BBK Live jaialdiagaz batera sustatzen dauen proiektuaren bitartez, musikea, kulturea eta aniztasuna indartu nahi dira, aldaketa sozialaren nahiz partaidetza komunitarioaren katalizatzaile bihurtzeko.
Bereziak programazinoa eguenean hasiko da: garagarrilaren 11n, Martin Urrutia BBK Salaren kanpoaldean izango da eta barikuan 12an eta zapatuan 13an, barriz, Vueling Isozaki Atea, St. Petroni Albiako lorategiak eta San Miguel Arenala izango dira jardueren kokaleku.
Barikua, hilaren 12a, egun eklektikoa izango da: Chancha vía Circuito-ren elektronika latinoamerikarra, Kyne eta Oddliquor-en R&Ba, La Habitación Roja, Parquesvr eta Repion-en indie-musikea.
Hilaren 13an, barriz, Nudozurdo-ren bueltea, Morreo-ren pop elektronikoa, Lisasinson, Samuraï eta Barry B eta Teo Lucadamo izango doguz. Bereziak ekimenari esker, Bilboko erdigunea, gune musikala bihurtuko da danontzat.
Ganera, Bilbao BBK Live jaialdiaren eskumuturrekoak abantailak eta deskontuak eskaintzen deuskuez Bilboko kultur etxe, museo eta saltokietan, Bilbao BBK Live Experience! ekimenaren bitartez. Konsultau hemen.
Ordutegia, garraoia eta eskumuturrekoak
Gaur, hilak 9, eskumuturrekoak jasoteko aukera izango da, BBK Salan 11:00etatik 20:00etara.
San Mamesen eta BEC! Aretoan, barriz, ordutegia ondokoa izango da: eguaztena, garagarrilaren 10etik zapatura, hilak 12, goizeko 10:00etatik goizaldeko 02:00etara.
Jaialdiaren eremuan ezin izango da sarreraren ordez eskumuturrekoa eskuratu, beraz, aldez aurretik aldatu beharko dira sarrerak aitatutako hiru tokietan.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!