Joseba Lopezortega Zinebiko zuzendari izentau dabe

Bizkaie! 2024-06-03 11:47   Zinemea

Geografia eta Historian lizentziaduna da EHUn.

Joseba Lopezortega (Argazkia: josebalopezortega.com). | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalak Joseba Lopezortega (Bilbo, 1962) izentau dau Zinebi Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburraren Nazinoarteko Jaialdiaren zuzendari.

Lopezortega Geografia eta Historian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibersidadean eta kultura-sorkuntzan eta industrian aditua da. Lehenago be, zinema-jaialdia zuzentzeko ardurea beregan izan dau, izan be, kargu horretan egon zan 1988 eta 1989 urteen artean. 19 urte zituanetik, Hautaketa batzordeko kide izan zan.

Horreezaz gan, zuzendari eta komisario-lanak egin ditu ikus-entzunezko erakusketa eta esposizino askotan, esaterako Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan, Reina Sofía Museo Nazionalean edo Rekalde aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu