Amaia San Sebastianek 5.000 euroko laguntzinoa jaso dau
2024-05-09 11:28 ZinemeaOlentzerori eskatu nion film laburra produziduteko.
Bilboko Udalak atondutako Fant Fantasiazko Zinemearen Jaialdiaren esparruan, Pitch-a egin zan martitzenean, euskerazko fantasiako film laburren produkzinoa bultzatzeko laguntzinoaren proiektu irabazlea hautatzeko.
Proiektu irabazlea Amaia San Sebastianen Olentzerori eskatu nion izan da eta 5.000 euroko laguntzinoa jasoko dau. Epaimahaia EITBko Produkzino Saileko Josu Bilbaok, Donostiako Fantasiako eta Beldurrezko Zinemearen Asteko zuzendari Josemi Beltranek eta Fanteko zuzendari Justo Ezenarrok osotu dabe, 13 hautagairen artean aukeratuz proiektu irabazlea. Epaimahaiaren erispidearen arabera, Amaia San Sebastianen lanak irabazi dau ikusmen eta soinu ahalmen handia metraje txikian batzen dauen proiektua dalako, bildurrezko generoaren topiko batzuei ikuspuntu ugari emonez.
Laguntzinoaren lehen urtea da, eta film laburren aldeko jarreran sakontzen dau, Fanten lehen edizinoetako bereizgarrietako bat da eta. Sariaren helburua da, euskerazko fantasiako film laburren produkzinoa babestea, film laburra egitea erraztuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!