Ernesto Alterio aktoreak 'Moscas' filma aurkeztuko dau

Bizkaie! 2024-05-06 09:12   Zinemea

Aurkezpena eta proiekzinoa, Golem Alhondiga zinema-aretoetan izango da, gaur, hilak 6, arratsaldeko 19:55ean.

'Moscas' filmea (Fant). | Ikusi handiago | Argazki originala

Ernesto Alterio arduratuko da Sail Ofizialean lehiatuko dan Aritz Moreno zuzendariaren Moscas filma aurkezteaz, eta proiekzinoa Golem Alhondiga zinema-aretoetan egingo da 19:55ean. Horrezaz gan, Claudio Rissi, Mara Bestelli, Tomás Pozzi eta Gabriel Fernández dira filman protagonista.

Moscas

Machi jauna luxu, diru eta emakume zalea da. Persona despreziagarria, bere botereaz eta posizinoaz abusetan duena. Goiz batean, egun argiz, erruberea zulotzen jako; kotxeko maletategia edegikeran, persona baten gorpua topetan dau.

Moscas filmaz gan, Gonzalo G. López Gallego zuzendariaren La Sombra del Tiburón filma aurkeztuko dabe. Jaialdiaren zuzendaria, Justo Ezenarro, izango da aurkezpenean arduradun. Bertan, filmaren zuzendariaz gan, Remate egongo da (Musikearen arduraduna). Proiekzinoa, gaur, hilak 6, arratsaldeko 17:45ean izango da Golem Alhongida zinema-aretoetan.

La Sombra del Tiburón

Alma, filmaren protagonistea, leher eginda dago. Egunero, lo dagoan bitartean gauza arraroak jazoten ete diran sensazino desatseginagaz jagiten da. Desesperauta, bideo kamerea jarri dau bere gelan. Ez dago bakarrik.

Sail Ofiziala

18 filmak Azkuna Zentroko auditorioan eta Golem Alhóndiga zinema-aretoetan proiektauko dira. Aitatutako filmez gan, ondoko film honeek parte hartuko dabe: Deviant (2023, ESP), Daniel M. Caneirorena; Tú no eres yo (2023, Espainia), Marisa Crespo eta Moisés Romera zuzendariena; San Gui Qing Shi (2023, Txina), Siyi Liurena; We are zombies (2023, Kanada), François Simardek, Anouk Whissellek eta Yoann-Karl Whissellek zuzendua; Linda quiere pollo! (2022, Frantzia, Italia), Chiara Malta eta Sébastien Laudenbachena; The G (2024, Kanada), Karl R. Hearnek zuzendua; Raging Grace (2023, Filipinak/Erresuma Batua), Paris Zarzillarena; Hippo (2023, AEB), Mark H. Rapaport zuzendariarena; Lluvia ácida (2023, Frantzia, Belgika), Just Philippotena; Sleep (2023, Korea), Jason Yuk zuzendua; Teoria unibertsala (2023, Alemania), Timm Krögerrena; El exorcismo de Eastfield (2023), Nick Kozakisena; Red rooms (2023, Frantzia), Pascal Planterena; Vampira humanista busca suicida (2023, Kanada), Ariane Louis-Seizek zuzendua; Killing romance (2023, Correa), Wonsuk Leerena; eta The uncle (2023, Serbia, Kroazia), David Kapacek eta Andrija Mardešicek zuzendua.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu