Fant jaialdiak programazinoa aurkeztu dau
2024-04-18 12:33 ZinemeaFantek 30. urteurrena ospatuko dau maiatzaren 3tik 11ra.
Maiatzaren 3an, barikuan, hasiko da 30. edizinoa, Campos Eliseos Antzokian. Ekitaldi horretan, La mujer dormida (2024, Espainia) proiektauko da. Laura Alveak zuzendutako thriller psikologiko horrek Almudena Amor, Javier Rey eta Amanda Goldsmith ditu protagonista nagusi. Ondoren, Fant Laburrean-Euskal Filmak zikloaren 13 film proiektauko ditue.
Bestalde, Cameron eta Colin Cairnes zuzendarien Late night with the devil (2023, Australia) filma aukeratu dabe zinemaldiari amaierea emoteko, barikuan, hilak 10, BBK Aretoan.
Sail ofiziala
18 filmak Azkuna Zentroko auditorioan eta Golem Alhóndiga zinemetan proiektauko dira. Ondoko film honeek parte hartuko dabe: Deviant (2023, ESP), Daniel M. Caneirorena; La sombra del tiburón (2024, Espainia), Gonzalo López Gallegok zuzendua; Tú no eres yo (2023, Espainia), Marisa Crespo eta Moisés Romera zuzendariena; San Gui Qing Shi (2023, Txina), Siyi Liurena; We are zombies (2023, Kanada), François Simardek, Anouk Whissellek eta Yoann-Karl Whissellek zuzendua; Linda quiere pollo! (2022, Frantzia, Italia), Chiara Malta eta Sébastien Laudenbachena; The G (2024, Kanada), Karl R. Hearnek zuzendua; Raging Grace (2023, Filipinak/Erresuma Batua), Paris Zarzillarena; Hippo (2023, AEB), Mark H. Rapaport zuzendariarena; Lluvia ácida (2023, Frantzia, Belgika), Just Philippotena; Sleep (2023, Korea), Jason Yuk zuzendua; Teoria unibertsala (2023, Alemania), Timm Krögerrena; El exorcismo de Eastfield (2023), Nick Kozakisena; Moscas (2023, Espainia), Aritz Morenok zuzendua; Red rooms (2023, Frantzia), Pascal Planterena; Vampira humanista busca suicida (2023, Kanada), Ariane Louis-Seizek zuzendua; Killing romance (2023, Correa), Wonsuk Leerena; eta The uncle (2023, Serbia, Kroazia), David Kapacek eta Andrija Mardešicek zuzendua.
Film Luze Onenaren Fant 2024 sarietarako, Gidoi Onenaren sarietarako (Euskal Gidoilarien Alkarteak emondakoa) eta Zuzendaritza Barritzaileenerako (FAS zineklubak emondakoa) hautagaiak izango dira.
Film Laburrak
Film laburren Sail Ofizialak 22 lan proiektauko ditu, 13 euskal film laburrei eskainitako saioan eta 9 nazinoarteko film laburren saioan. Horreezaz gan, nazinoarteko beste 9 film laburrek parte hartuko dabe Panorama Fantástico en Corto sailean. Film laburrek be sari propioak izango ditue: Publikoaren Saria Film Labur Onenari, Epaimahaiaren Sariak Nazinoarteko Film Labur Onenari eta Euskal Film Labur Onenari Sail Ofizialean eta Epaimahaiaren Film Labur Onena Panorama Sailean.
Sail Ofizialean ondoko nazinoarteko film labur honeek egongo dira: Ahora vuelvo (2023, ESP, Lucas Paulino, Gabe Ibañez); Alicia (2023, ESP, Tony Morales); La Ley del más fuerte (2023, ESP, Raúl Monge); Los cómplices (2023, ESP, Alberto Evangelio); Mi zona (2023, ESP, Cristian Beteta); Prends Chair (2023 Frantza, Armin Assadipour); Shé (Snake) (2023, Erresuma Batua – Estatu Batuak, Renee Zhan); Stop Dead (2023, Erresuma Batua, Emily Greenwood); eta White Ant (2023, Erresuma batua – India, Shalini Adnani).
Horreezaz gan, jaialdiak tokiko talentuaren alde egingo dau, Sail Ofizialean euskal film laburretarako lekua emonez. Aukeratutako filmak ondoko honeek dira: Betiko gaua (2023, Eneko Sagardoy); Betizu buru (2023, Kim Maiteny); Conej Steps out (2023, Pablo Río); Deadly Draw (2023, Nitya López); Europa (2023, Ekain Irigoien); Extrema gravedad (2023, Lorenzo Ayuso); Feminancy (2023, Uxuri Etxegia Etxebeste); Hado (2023, Rubi Rock); Jende arrotza (2023, Imanol Ortiz López); Nada de nada (2023, Gastón Haag); Ni lobos ni corderos (2024, José Luis Acosta); To bird or not to bird (2023, Martín Romero); eta Txotxongiloa (2023, Sonia Estévez).
Euskerearen presentzia handiagoa
Jaialdiak euskeraz egindako gero eta eduki gehiago eskaintzeko apustuagaz jarraitzen dau. 11 film luzek azpititulu elebiduna izango dabe, euskeraz eta gaztelaniaz. Sail Ofizialeko 9 film dira (Red Rooms, ¡Linda quiere pollo!, Sleep, Vampira humanista busca suicida, Killing romance, Raging grace, La teoría universal, San Gui Qing Shi eta El exorcismo de Eastfield) eta Panorama Sailean proiektatuko diran film luze bi (Placa-Mãe eta Scarlet Blue). Ganera, film laburren hiru sailek euskerazko zein gaztelaniazko azpitituluak izango ditue.
Sariak
Edegiera saioan, Javier Botetek eta Ivan Miñambresek jasoko ditue Ohorezko Fant sariak.
Javier Botet aktorea, 2007an Jaume Balaguerók eta Paco Plazak (Ohorezko Fant sariak lortu eben 2021ean eta 2023an, hurranez hurran) zuzendutako REC pelikulan Madeiros haurra pertsonaiaren lanari esker da ezaguna. Ordutik, bestek beste, La cumbre escarlata (2015), El renacido (2015), Expediente Warren: el caso Enfield (2016), Alien: Covenant (2017), El guardián invisible (2017), La momia (2017), IT (2017) eta Insidious: la última llave (2018) filmetan parte hartu dau.
Ivan Miñambres portugaletetarrari jagokonez, nabarmendu behar da publizitatearen sektorean lan egin dauela 2009an UniKo sortu eban arte (UniKo animazinoan espezializautako produkzino-etxea da). Ordutik 12 film labur eta 3 film luze produzidu ditu. Sari garrantzitsuak jaso ditu, sei Goya Sari barne, edo Epaimahaiaren Sari Nagusia Annecyko Nazinoarteko Animazio Jaialdian. 400 sari eta 3.000 selekzio baino gehiago lortu ditu Berlin, Cannes, Toronto, Chicago, Annecy edo Clermont-Ferrand lako jaialdietan.
FANTen amaiera ekitaldia jaialdiaren une garrantzitsuena izango da; izan be, maiatzaren 10ean, barikua, BBK Aretoan, Pedro Oleak eta Lamberto Bavarik Zinemaldiko sari nagusia jasoko dabe, Estrella del Fantástico hain zuzen be.
Bilbon jaio zan Olea, eta zinema-errepertorio zabala dau, izan be, filmau dituan pelikulen artean, aitatzekoak dira No es bueno que el hombre esté solo (1973), La casa sin fronteras (1972) eta El bosque del lobo (1970).
Lamberto Bava bildurreko zinean eta fantasiako filmetan espezializautako italiar zinema zuzendari, produktore eta gidoilaria da. Bere filmografian Demons (1985) eta Demons 2 (1986) nabarmentzen dira, baita giallo zinemako zintak be, esaterako Cuchillos en la oscuridad (1983), Crímenes en portada (1987) eta Puzzle mortal (1992).
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!