'29 de febrero' lanaren erabateko estreinaldia Bilbon apirilaren 25ean

Bizkaie! 2024-04-18 10:39   Zinemea

Ramon Barea eta Zorion Eguileor dira film laburrean protagonista.

Zorion Eguileor eta Ramon Barea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Apirilaren 25ean, Diego Fandosek idatzi eta zuzendutako film laburraren erabateko estreinaldia izango da BBK Salan, taldearen presentzia izango dauen saio berezian. Sartzea doban da eta ikus-entzuleentzat edegia (gonbidapena jaso behar da salabbk.bbk.eus webgunean edo Kale Nagusiko leihatilan) eta, proiekzioaren ondoren, taldearen eta ikus-entzuleen arteko barriketaldia egingo da.

Bilboko BBK Salak 29 de febrero lanaren erabateko estreinaldia jasoko dau apirilaren 25ean. Zahartzaroko bakardadearen arazoari buruz Bizkaian filmautako film laburra da, eta protagonistak Ramón Barea eta Zorion Eguileor euskal aktoreak dira. Orain gitxi egindako ikerketen arabera, gatx horrek 65 urtetik gorako miloe bi pertsona baino gehiagorengan dau eragina Estatu osoan. Tomasek, edadearen gorabeherek jotako agureak, bere urtebetetzea ospatu nahi dau, baina ez dau nor konbidau. Bere ezagun guztiak hil egin dira, bera bezain zahartuta dagoan eta guztiz gorrotatzen dauen Arturo izan ezik, dagoeneko zergaitik gorrotatzen dauen gogoratzen ez dauen arren. Azkenean, deitu eta konbidau egiten dau, eta biek zorigatxeko amaierea ekarri leikien ordu erabagigarriak konpartiduten ditue. Hori da Diego Fandosek idatzi eta zuzendutako eta Azaroa Films etxe bizkaitarrak gauzatutako istorio harrigarria, gero eta zabalagoa dan gatx soziala mahai gainean jarteko: bakardadea hirugarren adinean.

29 de febrero gure nagusien egoereari buruzko komedia tristea da, drama itxaropentsua, sortzailearen eretxiz. Fandos, hainbat film laburren (Under Pressure, eta Aurora lanakaz nazinoarteko 60 jaialditan izan zan), publizidade-iragarkien zuzendaria da eta gidoi-irakaslea Prague Film Schoolen. 2007an egin eban debuta film luzean, kasu horretan ere Ramón Barea protagonista eban eta Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian estreinautako Cosmos filmagaz. Orain, María Vallejo produktoreagaz eta adinekoen bizi-kalidadea hobetzeko hamabost urte lanean daroazan Bizkaiko Cuidados Dignos Fundazinoaren lankidetzeagaz, fikzinotik abiatuta, Bizkaian 65 urtetik gorako 60.000 personak (106.000 Euskadi osoan) sufriduten daben errealidade gordina ikertu gura izan dau, izan be, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) XXI. mendeko izurritetzat joten du bakardadea, biztanle gehienek hirurogei urte edo gehiagoko bizi-itxaropena baitabe eta kalkuletan da 2050ean bi mila miloe persona egongo dirala edade tarte horretan.

BBK Sala bere esku dauen BBK Gizarte Ekintzak film labur hau sortzen lagundu gura izan dau, urteak baitaroaz errealitate ikusezin, ahaztu eta gordin horri buruz sensibilizetako eta ha arintzeko lanean. Egiteko hori fundazinoaren oinarrietako batean sartzen zan orain 100 urte baino gehiagotik: edadekoak jagotea, bai gure edadekoei zuzendutako zerbitzu eta ekimen zehatzakaz, baita eurengan eragina daben arazoez gizartea kontzientzietan laguntzen daben proiektuakaz be. 29 de febrero lanaren pantaila handiko estreinaldi esklusiboa datorren asteko eguenean izango da, BBK Salan (19:30ean).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu