Apirilaren 4an hasiko da Tolofolk jaialdia

Bizkaie! 2024-04-02 13:05   Musikea

Artisten artean, Balkan Paradise Orchestra, Hovhannes Karakhanyan edo Xabier Zeberio izango dira.

Apirilaren 4tik 7ra izango da Tolofolk musika jaialdiaren laugarren edizinoa. Euskal Herriko eta nazinoarteko musikea doban entzuteko aukerea eskainiko dau jaialdiak, beste behin, herriko gune eta plazetan. JeaJeaka kultur alkarteak atontzen dau jaialdia.

Tolofolk kultura herrikoiari oihartzuna eta indarra emon eta, horrezaz gan, folk musikariei ikusgarritasuna indartzeko helburua dauen jaialdia da.

Goiuri Ezeiza kultur zinegotziak adierazo dauanez, Herriko kultur egitarauan indartutako hitzordua da; diziplina, estilo, instrumentu eta jatorri askotako musikea eta musikariak entzuteko aukerea izaten dogu. Musika aberatsa eta anitza da oso, eta horregaotik konbita egiten deutset herritar guztiei. Ganera, JeaJeaka kultur alkartearen lana txalotu eta eskertu dau.



Zuzeneko kontzertua, Euskal Herriko eta nazinoarteko artisten eskutik

Guztira, 7 kontzertu eskainiko ditue eguenetik domekara, eta artisten artean dagoz, besteak beste, Hovhannes Karakhanyan artista armeniarra; hamar musikarik osotutako Balkan Paradise Orchestra; eta, Xabier Zeberio tolosarrak be emonaldi berezia eskainiko dau laukote formatuan, Arineketan bikoteagaz eta biolontxelo-jole bategaz.

Programazinoa

- Apirilak 4:

  • Hovhannes Karakhanyan (19:00, Berdura plaza).

- Apirilak 5:

  • Otxo. Maider Martineau eta Lolita Delmontel - Ayral (19:00, Berdura plaza).
  • La Jodedera (23:00, Frotoian).

- Apirilak 6:

  • Kalepoza (12:00).
  • Panderetas de Ruente (18:30, Plaza barria).
  • Balkan Paradise Orchestra (20:00, Plaza barria).

- Apirilak 7:

  • Xabier Zeberio + Arineketan (19:00, Berdura plazan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu