Izaro, Merina Gris, Shinova eta Chill Mafia, Jazzaldian doban

Bizkaie! 2024-03-19 12:32   Musikea

Donostiako 59. Jazzaldiak aurtengo kartela eta Keler Guneko programazinoa aurkeztu dau.

Keler Gunea, Zurriolako hondartzean kokatua, urtero lez, Jazzaldiko gunerik heterogeneoena eta jendetsuena izango da. Garagarrilaren 24tik 27ra zortzi kontzertu eskeiniko dabe dohainik, horreetako bost emakumeek lideratuak.

Talde euskaldunak, estadubatuarrak eta afrikarrak joko dabe bertan, eta estilo ugari entzungo doguz, besteak beste hegoaldeko rock estadubatuarra, popa, musika urbanoa, teknoa, sustrai musikak, bluesa eta indiea.

Agertokiari, babeslearen izena jarri deutsee, Keler Gunea (Keler) hain zuzen be.

Programazinoa

- Gararrilak 24:

  • 21:00: Izaro.
  • 23:30: Larkin Poe.

- Gararrilak 25:

  • 21:00: Merina Gris.
  • 23:30: Shinova.

- Gararrilak 26:

  • 21:00: Les Amazones D'Afrique.
  • 23:30: El Columpio Asesino.

- Gararrilak 27:

  • 21:00: North Mississippi Allstars.
  • 23:30: Chill Mafia.

Kartela

59. Jazzaldiko kartela, artistak berak, Detritusek, 70eko hamarkadaren amaierean eta 80koaren hasierean Jazzaldiari buruz dituan oroitzapenetan oinarrituta dago. Urte horreetan, Donostiako jaialdiak uriaren itxura monokordea aldatu eban kartel barriegaz, kalean jotzen ibiltzen ziran artistegaz. Musikeak eragindako emozinoak, eten egiten zituan eguneroko betebeharrak.

Detritus, kartelaren egilea, margolari, kartelgile eta marrazkilari donostiarra da. 80ko hamarkadean Euskal Herriko mugimendu alternatiboan sartu zan, eta kartel ugari egin zituan hainbat gairi buruz: punka, okupa mugimendua, feminismoa, antimilitarismoa, ekologismoa… Ondoren, Bilboko beste talde artistiko batzuetan parte hartu eban, tartean Safi Gallery-n eta Las Chamas-en.

Jarduera artistiko personal horregaz, Detritus antzerkiko eszenografietan eta hainbat filmetako dekorazino arloan aritua da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu