'Bilbao Distrito Jazz' jaialdia, martxan
2024-01-30 11:27 MusikeaGuztira, sei kontzertu eskainiko ditue.
Bilboko Udalak, Bilbaina Jazz Club-egaz alkarlanean, Bilbao Distrito Jazz programearen 2024ko edizino barriari ekingo deutso zezeila eta martia bitartean. Programea zezeilaren 9an, barikuan, hasi eta martiaren 15ean amaituko da. Kontzertuak, bariku guztietan egingo dira, martiaren 9an egingo dana izan ezik, zapatuan izango baita.
Programeak genero musikal horren kontzertuak uriko auzoetara hurreratzea dau helburu, generoan erreferente diran artisten eskutik. Aurtengo edizinoan parte hartuko daben talde eta artistak ondoko honeek izango dira: Elixir - Mula Vol 3, Ainara Ortega & Joaquín Chacón, Tony Glausi Quartet, Xavi Torres Trío, Organ Freeman, eta Irene Reig Trío.
Kontzertu guztiak 19:00retan hasiko dira eta sarrerak salgai dagoz dagoeneko webgunean, bost euroan. Ganera, sarreren % 20 ordubete lehenago jarriko dira salgai areto bakotxaren atean.
Bilbao Distrito Jazz uriko auzoetan kokatutako hurrengo guneetan egingo da: Bidebarrietako Liburutegia; Bertendona Institutua; eta Errekalde, Begoña, Otxarkoaga eta Deustuko Udaltegietan. Jazz eta zuzeneko musikea sustatzea dau helburu.
Egitaraua
- Elixir - Mula Vol. 3. Barikua, zezeilak 9, 19:00retan. Errekaldeko Udaltegian.
- Ainara Ortega & Joaquín Chacón. Barikua, zezeilak 16, 19:00retan. Begoñako Udaltegian.
- Tony Glausi Quartet. Barikua, zezeilak 23, 19:00retan. Otxarkoagako Udaltegian.
- Xavi Torres Trío. Barikua, martiak 1, 19:00retan. Bertendona Institutuan.
- Organ Freeman. Zapatua, martiak 9, 19:00retan. Bidebarrietako Liburutegian.
- Irene Reig trio. Barikua, martiak 15, 19:00retan. Deustuko Udaltegian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!