'Bizkarsoro', euskerearen kontrako jazarpenaren eta euskaldunen bizigogoaren historia
2024-01-09 13:37 ZinemeaJosu Martinezek zuzendutako fikzinozko film luzea da.
Bizkarsoro gogoeta eta eztabaida sozialerako asmoz egindako filma da, Euskal Herri osoko ahalik eta herri gehienetan proiektetako asmoz, hain zuzen be.
Bizkarsorotarrak fikzinozko personaiak dira eta, era berean, euskeraz biziteagaitik erasotuak izandako euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra jazotako bost istoriok osotzen dabe filma, ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikzinozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Helburua da proiekzinoagaz batera, filmaren maminaz gogoetea eragitea, euskaldunak eta euskereak sufridu daben eta egun jasoten daben jazarpenari buruz. Filma joan dan mendean kokatuta egon arren, bertan kontetan diranek ez dabe gaurkotasunik galdu. Gaurko nerabe batek identifiketako moduko egoerak jazoten dira Bizkarsoron.
Euskerazko sorkuntzeak Euskal Herriaren historia eta oraina kontetako ahalmena nabarmena da.
Herri-zinemeari jagokonez, Bizkarsoro filman parte hartu daben guztiek, bai kameren aurrean bai kameren atzean parte hartu dabenek be, euskeraz egin dabe.
Kontuak kontu, helburua da proiekzinoak Euskal Herri osoko euskalgintzako, kulturgintzako eta herrigintzan dabizen bestelako eragileakaz zein tokian tokiko euskalgintzako, kulturgintzako eta herrigintzan dabizen bestelako eragileakaz alkarlanean atontzea proiekzinoak eta, esangura horretan, www.bizkarsoro.eus webguneko Zure Herrian ataleko formularioa betetea nahikoa da.
Filmaren estreinaldia, urtarrilaren 12an, Euskal Herriko lurralde guztietan izango da Herrialde bakotxeko herri eta leku bakarrean, hain zuzen be. Hona hemen zerrendea:
- Araba: Gasteiz, Florida zinema-aretoan.
- Bizkaia: Durango, Zugaza.
- Gizpukoa: Tolosa, Leidor.
- Lapurdi: Baiona, Atalante.
- Baxe Nafarroa: Garazi, Le Vauban.
- Nafarroa Garaia: Altsasu, Lortia.
- Zuberoa: Maule, Maule Baitha.
Durangoko estreinaldia euskalgintza arloko Gerediaga, Berbaro, Durangaldeko AEK eta Korrika, Euskal Herrian Euskaraz eta Anboto-k bat egin dabe Bizkarsoro filmaren estreinaldia babesteko.
Durangon, Zugaza zinema-aretoan, proiekzino bi izango dira:
Urtarrilaren 12an, barikuan, arratsaldeko 18:30ean. Proiekzinoaren ostean, Hibai Castro Egia argazki zuzendariagaz berba egiteko aukerea izango da.
Durangoko bigarren proiekzinoa, urtarrilaren 14an, 19:30ean egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!