Fant-ek 30. ospakizunari ekingo deutso 'Robot Dreams' filmari buruzko erakusketeagaz

Bizkaie! 2024-01-04 13:37   Zinemea

Urtarrilaren 10etik 26ra egongo da zabalik Bilboko Burtsa Udaltegian.

Bilboko Udalak atondutako Fant-ek Robot Dreams erakusketea eskainiko dau, José Luis Ágreda arte zuzendariak komisariautako Robot Dreams filmaren sormen prozesuari eskainitako erakusketea. Lanak Pablo Bergerrek zuzendutako animazino honen munduaren sorkuntzearen faseak aztertzen ditu. Sara Varon ilustratzaile iparramerikarraren eleberri grafikoan inspirauta dago eta zinemako animazimoaren eta Robot Dreams filmaren mundu liluragarriaren nondik norakoak argitzeko erakusketea da.

Horrezaz gan, urtarrilaren 10ean, erakusketearen inaugurazinoaren ondoren, 19:00retan, mahai-inguru bat egingo da Kike Infame ilustratzaileak moderauta, Burtsa Udaltegiaren Ganbaran, ¿Sueñan los androides con perros animados? izenburukoa; bertan parte hartuko dabe José Luis Ágredak (ilustratzailea eta Robot Dreamseko arte zuzendaria), Iván Miñambresek (Isabel Hergueraren El Sueño de la Sultana-ren produktorea eta, Robot Dreams bezela, animazinoko film luze onenaren Goya saria irabazteko hautagaia dana) eta Sonia Estévezek (stop motion animazinoko zuzendari, produktore eta animatzailea eta Txotxongiloa izeneko film laburraren zuzendaria). Hitzordu horretan ilustrazinoaren, komikiaren, eleberri grafikoaren eta zinemearen arteko hartu-emonak, animazinoko zinemearen bilakaerea, publikoak, animazinoko zinemearen nazinoartekotzea, adimen artifizialak sektorean zelan eragingo dauen lako gaiak jorratuko dira.

Mahai-inguruari amaierea emoteko, José Luis Ágreda ilustratzaile eta arte zuzendariak bisita gidatua egingo dau 20:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu