'Migrazioa, bidaia ahatezina’ filmaren estreinaldia abenduaren 22an izango da
2023-12-22 13:21 ZinemeaEAE eta Nafarroako zinema-aretoetan, hain zuzen be.
Zinema Euskaraz programearen eskutik, edozeinentzako film estadubatuarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da. Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programearen barruan aurten ikusiko dogun hamargarren filma da, Nobitaren dinosauro berria, Boo Kwai eta museoaren lapurreta, Abentura erraldoia, Superheroien familia, Yuku eta Himalaiako lorea, Momiak, Lau ahizpa magikoak, Mavka: basoaren zaindaria eta Alan giza antena lanen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerea bultzatzearren.
Gauzak holan dirala, filma gaurtik aurrera proiektauko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña).
Kontuak kontu, beste film bat estreinauko da datorren urtarrilaren 26an, Zinema Euskaraz programearen barruan: Patrick.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!