Hamaika taldek hartu dabe parte DA! PRO topaketean

Bizkaie! 2023-11-30 12:44   Musikea

Musikariek, MusikaGaz Fest jaialdian parte hartzeko aukerea izango dabe.

Musika Bulegoak, programatzaileen eta musikearen sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko DA! Pro topaketearen bosgarren edizinoa egin dau. Durangoko Azokearen baitan, Gerediaga alkarteagaz alkarlanean atondutako saioa da. Aurtongo edizinoan, hamaika euskal profesional eta taldek haien lanak aurkeztu ditue musikearen sektoreko programatzaileen aurrean.

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egindako topaketean Korrontzi, Haize Arrosa, Intza, Akaleia, Sarrabete, Moxal, Sistema Arriskutsuak Dira, LILO, Leihotikan, Janus Lester eta Lotu profesionalek hartu dabe parte.

Topaketearen helburua, euskeraz musika sortzen dauenei euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko aukerea emotea da. Horrezaz gan, beste helburuetako bat da, programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi atontzaile, udal teknikari…) aukerea izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutzeko.

Ganera, hautatutako talde eta artistek Amorebieta-Etxano Udalak atondutako MusikaGaz Fest jaialdiaren bigarren edizinoan parte hartzeko aukera izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu