Ikus-entzunezko edukien plataformak Zinebi-n batu dira
2023-11-15 13:06 ZinemeaZinema dokumentalari emoten deutsen espazioari buruz haurnartzeko.
Zinebi-k, Zinema dokumentala, telesail dokumentalak eta plataformak izeneko foroa egin dau, Estaduko ikus-entzunezko edukien plataformetan zinema dokumentalak dauen lekuari buruzko hausnarketa egiteko.
Jardunaldia showcase bategaz emon deutso hasierea. Bertan, Elías León Siminiani zuzendariak serie dokumentaletan dauen esperientzea adierazo dau: El caso Asunta: Operación Nenúfar serietik (2017, A3Media) El caso Alcàsser (2019, Netflix) telesailera. Horrezaz gan, bere hurrengo lana aurkeztu dau, El circo de los muchachos (2023, Amazon Prime Video). Horren ostean, plataforma eta telebistatako ordezkariek (EITB Primeran, Filmin, RTVE eta Movistar, besteak beste) mahai-inguru batean parte hartu dabe, Cecilia Barrionuevo ECAMeko Nazinoarteko Mintegien eta Topaketen koordinatzaileak moderauta.
Aurton, Zinebi-k EITBren Primeran dobako plataforma digitalera zabaltzen ditu bere proiekzinoak, izan be, plataforma horrek Zinemaldiaren aurreko edizinoetan proiektautako euskal produkzinoko filmen sorta bat jarri dau herritar guztien eskura. Ganera, Zinebi-k, urtero lez, bilduma berezi bat izango dau Filmin ikus-entzunezko edukien plataformean.
Hurrengo topaketak
Rita Azevedo Gomes zinemagileak, 2023ko Ohorezko Mikeldi Sarietako bat, berbaldia eskainiko dau hilaren 16an, eguenean, 18:30an, Guggenheim Bilbao Museoan. Berbaldiaren ondoren, O Som da Terra a Tremer (1990) proiektauko da.
Horrezaz gan, Frederick Wiseman zinemagilearen azken filmaren bigarren proiekzinoa eskainiko da egun berean (hilak 19), arratsaldeko 19:00retan Golem Alondiga zinema-aretoetan, Menus plaisirs - Les Troisfgos (2023) izenekoa.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!