Zinebi Networking-ek 100 profesional inguru batuko ditu Bilbon
2023-11-14 09:45 ZinemeaHamabi proiektu lehiatuko dira Foro Profesionalaren seigarren edizino honetan.
Zinebi-k animazinoko profesionalak batuko ditu Azkuna Zentroan, produkzxino-ereduei buruz berba egiteko: Paul Urkijo eta Koldo Almandoz zinema-zuzendariak eta Rubén Ontiveros eta Diego San José gidoilariak izango dira aurrez aurre, BBK Aretoan.
Bilboko Udalak atondutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdian, Dokumentalen Sorgunea, Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren seigarren edizinoa egingo da, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) finantziazinoagaz, NextGenerationEU, EITB Media S.A.U. funtsen bitartez. EITB, Zineuskadi Elkartea eta Europa Sortzailea Desk Media Euskadi eta Cannes Docs, Scottish Documentary Institute eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolearen (ECAM) tarteko dirala.
Bigarren aldiz jarraian, Zinebi Networking: Dokumentalen Sorguneak 10.000€-ko sari bi ditu eta Zinebi zarratzeko ekitaldian emongo dira, Arriaga Antzokian, hilaren 17an.
Hamabi proiektu onartu dira aurten lehiaketan eta horreetako lau Zinebi Networking EITB 2023 sarirako aurkeztu dira, Euskadiko produkzino edo koprodukzinoa dabelako:
Cuatro días (Itxaso Díaz).
Inmersas en el Imserso (Aitor Arruti).
La isla sumergida (Lucía Malandro eta Daniel Saucedo), Elías Querejeta Zine Eskola – EQZE.
La maleta de Álex (Alejandro Cortés) Larrua Creaciones.
Bestalde, honako honeek dira Zinebi Networking 2023 saria jasoteko aukeratutako proiektuak:
¿Es usted secuestrable? (Charli Bujosa Cortés) Mansalva Films.
Artefactos de guerra (Jorge Caballero Ramos) GusanoFilms.
Atlas de la desaparición (Manuel Correa) Artefacto Fílmico eta GusanoFilms.
Infiltrada (Ione Monje Martínez eta Paco Martínez-Abarca Sánchez).
Jo sóc (Patricia M. Félix) Diana Toucedo Films eta WKND.
La maleta de Centelles (Pilar Pérez Solano), Estrela Audiovisual.
La Pietà (Rafael Molés Vilar eta Pepe Andreu) SUICAfilms, AXfilms eta Studio Nominum.
Se eu morrer (Esther Vital García).
10.000 euroko sari biak ikus-entzunezko sektoreko hamabost profesionalek osotutako epaimahaiak emongo ditu.
Zinebi eta animazinoko filmak
Industriako jardueren barruan, Zinebi, animazinoko zinemearen topagune lez sendotzeko asmoz, profesionalei edegitako topaketak be egingo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!