Felix Linaresek Ohorezko Mikeldi Saria irabazi dau

Bizkaie! 2023-11-08 13:53   Zinemea

28 urte egin ditu Linaresek ETB2ko La Noche de... saioa aurkezten.

Zinebi, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak barikuan, hilaren 10ean, Arriaga Antzokian egingo dan edegiera ekitaldian emongo deutse; gogoratu Frederick Wiseman dokumentalista estadubatuarrak eta Rita Azevedo Gomes zinemagile portugaldarrak be irabazi dituela Mikel Sariak.

Beste alde batetik, zemendiaren 9an, 65. Zinebin parte hartu daben euskal filn laburren proiekzinoa izango da goizean Golem Alondiga zinema-aretoetan. Film laburrak ondokoak dira: Agrio (David Perez Sañudo, 2023), Betiko gaua (Eneko Sagardoy, 2023), In a Nearby Field (Laida Lertxundi eta Ren Ebel, 2023), Memories of an Empty House (Bruno Carnide, 2023), La mujer ilustrada (Isabel Herguera, 2023), Todo lo cubre la sal (Joana Moya, 2023) eta Ximinoa (Itziar Leemans, 2023).

Aurkezpenean parte hartuko dabe Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Vanesa Fernandez Jaialdiko buruak, David Perez Sañudo, Eduardo Escribano, Diego Herguera eta Ander Barinaga Rementeria produktoreak, Itziar Leemans eta Sara Blanco (Al Borde produktoreak), Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxea produktoreak eta Joana Moya.

Zinebi zemendiaren 10ean hasi eta 17an amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu