Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow eta Arde Bogotá Azkena Rocken izango dira

Bizkaie! 2023-11-06 13:02   Musikea

Sarrera orokorrak, zemendiaren 10ean jarriko dira salgai.

Azkena Rock Festivalak hurrengo edizinoko lehenengo taldeak iragarri eta 2024ko bagilaren 20, 21 eta 22an Gasteizko Mendizabalan izango dala adierazo dau. ARFren betiko ezaugarrietako bat izan da rock & rolla, jaialdiaren nortasunagaz bat egiten baitau eta horren erakusgarri da gaur aurkeztu daben artisten aurrerapena, besteak beste, Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow, Arde Bogotá, Glen Hansard eta Ty Segall.

Azkena Rocken 22 urteko bide horretan eta eskerrak emote aldera, jaialdirako sarreren aurresalmenta bat egingo dabe martitzenetik (7) eguenera (9), prezio murriztuan. Sarreren salmenta orokorra zemendiaren 10ean, barikuan, hasiko da, 10:00etan.

Honako honeek dira baieztautako artistak:

- Queen Of The Stone Age.

- Sheryl Crow.

- All Them Witches.

- Arde Bogotá.

- Glen Handsard.

- The Pleasure Fuckers.

- Ty Segall.

- ST. Paul & The Broken Bones.

- Π L.T.

- Brigade Loco.

- Dea Matrona The Detroit Cobras.

- Ezpalak.

- Lendakaris Muertos.

- Moonshine Wagon.

- The Rain Parade.

- Txopet.

Raisa Álavak diseinau dau aurtongo kartela

Raisa Álava artista eta ilustratzaile arabarrak egin dau aurtongo kartela. Horrezaz gan, 2023ko Tour-eko kartela eta The New York Times argitalpenerako piezak be egin ditu. Komikiak eta musikea erreferentziatzat hartuta, gitarra elektrikoak joteko ezinbestekoak diran jack kableak eta pedalak izan ditu inspirazino-iturri.

Azkena Rock Festivalak, 22 urte daroaz rock n’ rollaren historia idazten, lehenengo edizinotik nazinoarteko rock izar handienak ekarriz. Guztira, 48.500 rockzale batu ziran Azkena Rock Festival jaialdiaren azken edizinoan.

Eskuratu sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu