Zinebik irisgarritasunaren aldeko konpromisoa hartu dau

Bizkaie! 2023-11-06 10:44   Zinemea

Zinemea dibersidade funzionaleko personei hurreratzeko helburuari eutsiz.

Zinebik, kulturako sarbidea errazteko lanean jarraitzen dau edonork disfrutau daian. Halanda ze, zemendiaren 10etik 17ra egingo dan 65. edizinoan, ekitaldian entzuteko ezintasuna daben personentzat bereziki diseinautako saio bat egongo da.

Islatutako keinua. Zinema ikusi, entzun eta hauteman izenburupean eta Euskal Gorrak, Persona Gorren Euskal Federazinoagaz lankidetzan, Aitor Gametxo zinemagile eta zikloaren komisarioak, 2000 eta 2022 urteen artean produzidutako bost film labur aukeratu ditu. Persona gorren errealidadeari gizartean ikusgarritasuna emotea da film labur horreen helburua, eta zeinu-hizkuntzara egokituta egongo dira.

Saioa, zemendiaren 11n izango da, eguerdiko 12:00etan Golem Alondiga zinema-aretoetan. Zikloaren komisarioak eta zeinu-hizkuntzako interprete batek aurkeztuko dau ekitaldia eta honako film labur honeek ikusiko dira:

- Mira el silencio, Santiago Zermeñorena (Mexiko, 2022) [29 min.].

- Dzieci i ryby, Gracjana Piechularena (Polonia, 2022) [14 min.].

- Sorda, Nuria Muñoz eta Eva Libertadena (Espaina, 2021) [18 min.].

- La goutte d’eau, Carole Sionnetena (Frantzia, 2005) [9 min.].

- Le sens du toucher, Jean-Charles Mbotti Maioloena (Frantzia-Suitza, 2014) [14 min.].

Arriaga Antzokia

Zinebik, Arriaga Antzokiko inaugurazino eta itxiera ekitaldietarako, entzumen-urritasuna daben personentzako sistema bi izango ditu aurton; soinu anplifikatzaile bat eta bukle magnetiko indibiduala, argi eta garbi ikusteko aukerea emoteko helburuagaz. Eskuaire Zeinu-Hizkuntza Interpretaritza eta Komunikazino Bitartekaritzagaz lankidetzan, zeinu-hizkuntzako interprete bat egongo da agertoki gainean, entzuteko ezintasuna daben personek esandakoa ulertu deien.

Horrezaz gan, inaugurazino ekitaldian (19:30ean), Zinebik, zuzeneko itzulpen talde bat izango dau (ONCEgaz egindako hitzarmenari esker).

Sarrerak salgai dagoz Arriaga Antzokiaren webgunean.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu