Hemen da 14. Zinebi Express

Bizkaie! 2023-11-02 10:01   Zinemea

Zemendiaren 3tik 5era Bilboko Bizkaia Aretoan.

Zemendiaren 3, 4 eta 5eko astegoienean, Bilbo film-agertoki bihurtuko da, Zinebi Express film laburren lehiaketearen 14. edizinoa datorrela. UPV/EHUko (Gizarte eta Komunikazino Zientziak eta Arte Ederrak) ikasleek eta nazionalidade guztietako talde tekniko eta artistikoek beren talentua sustatzeko aukerea egokia da.

Hilaren 3an, barikuan, 13:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena Aretoan, ikus-entzunezko piezen gaia ezagutzera emongo da, taldeek material guztia grabetako eta editetako aukerea izango dabe astegoienean, astelehenean, zemendiaren 6an, arratsaldeko 17:00ak eta 18:00ak bitartean, Bizkaia Aretoaren hallean azken emoitzea aurkeztu baino lehen.

Film laburrek gitxienez minutu bi eta gehienez 5 minutuko iraupena izan beharko dabe, animazinokoek izan ezik, gitxienez 30 segundoko iraupena izango dabenak; gainera, kanpoalde guztiak Bilbon grabautakoak izan beharko dira.

Saritutako film laburren eta gainerako parte-hartzaileen proiekzinoa zemendiaren 9an, eguenean, 18:30ean izango da, Golem Alondiga zinema-aretopetan. Aukeratutako epaimahai batek erabagiko dau zeini emongo jakozan lau sariak: 800 euro, 600 euro eta 400 euro (EHUkulturak film labur onenentzat emongo ditu) eta afari bat AUX Magazine-gaz alkarlanean.

Zinebi Express, Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak atontzen dau, EHUKultura UPV/EHUgaz batera, Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeagaz eta Arte Ederren Fakultadeagaz, Euskal Herriko Zinema Eskoleagaz (ECPV) eta Tartanga Lanbide Heziketako Zentro Integratuagaz lankidetzan.

Izena emotea

Interesatuek zemendiaren 3an emon ahal izango dabe izena, 13:30etik 15:00etara, Bizkaia Aretoa-UPV/EHUko hallean. OParte hartzen dauen talde bakotxari pendrive bat emongo jako film laburra gorde eta astelehenean atontzaileei emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu