Zinebi Expressen 14. edizinoa zemendiaren 3tik 9ra izango da

Bizkaie! 2023-10-30 11:18   Zinemea

Edozein nazionalidadetako ikasleei eta talde tekniko eta artistikoei edegita dau.

Bilboko Udalak atondutako Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, Zinebi Express film laburren lehiaketearen 14. edizinorako deialdia egin dau. Lehiaketa zemendiaren 3tik 9ra egingo da. Zinebik atontzen dau, EHU Kultura regaz batera, Euskal Herriko Unibersidadeko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultateagaz eta Arte Ederren Fakultateagaz, Euskal Herriko Zinema Eskolagaz (ECPV) eta Tartanga Lanbide Heziketako Zentro Integratuagaz lankidetzan.

Parte hartzea edozein nazionalidadetako ikasleei eta talde tekniko eta artistikoei edegita dau; film labur bat grabatu nahi dauen edozeinek bere talentua probatzeko aukerea izango dau oso denpora gitxian.

Urtero lez, zinemagaz eta ikus-entzunezkoen industriagaz zerikusia daben ikasketak egiten ari direnei zuzendutako aperitibo bat izango dau lehiaketeak: UNIKOAK: Uniaren ostean, zer?. Berton, EHU-n ikasi eben ikus-entzunezko sektoreko profesional ugariek esperientziak partekatuko ditue. Iker Zabala Radio Euskadi-ko kazetariak eta Maren González, Mikele Landa eta Nagore Muriel zuzendariek parte hartuko dabe Lara Izagirre produktore eta zuzendariaren moderazionoagaz.

Zemendiaren 3an, barikua, Bizkaia Aretoko Mitxelena auditorioan egingo dan topaketearen ondoren, Zinebi Expressen parte hartuko daben film laburren gaia ezagutzera emongo da.

Zemendiaren 3, 4 eta 5-eko asteburuan taldeek proposatutako gaiari buruzko laburmetraiak grabau eta landuko ditue. Lanak, Bizkaia Aretoko EHUko atarian entregau beharko dira, astelehenean, hilak 6, arratsaldeko bostak eta zazpiak bitartean. Film labur guztiek gitxienez 2 minutu iraungo dabe eta gehienez 5, animazinokoek ezeze, horiek 30 segundoko iraupena izango dabe gitxienez. Kanpoko guztiak Bilbon filmauta egon beharko dira.

Horretarako aukeratutako epaimahai batek erabagiko dau zein lani emongo deutsen lau sariak: 800, 600 eta 400 eurokoak. EHU kulturak film labur onenei emongo deutse sari horiek, afari bategaz, AUX Magazinegaz lankidetzan. Film labur sarituen proiekzinoa, beste parte-hartzaile batzuegaz batera, eguenean, hilak 9, izango da Golem Alondiga zinemetan.

Zinebi Networkin: Dokumental sorgunearen seigarren edizinoa

Zinebik, Zinebi Networking: Dokumentalen Sorgunearen 6. edizinoan parte hartzeko hautatutako 12 proiektuen izenak jakinarazo ditu. Aurreko edizinoan bezela, Estadu osoan garatzen ari diran proiektuak onartu dira. Zemendiaren 17an Arriaga Antzokian emongo dira sari biak, Zinebi Networking EITB 2023 eta Zinebi Networking 2023 Saria, dirutan 10.000 euro hain zuzen be.

Zinebi Networking EITB 2023 Sarirako hautatutako proiektuak:

- Cuatro días (Itxaso Díaz).

- Inmersas en el Imserso (Aitor Arruti).

- La isla sumergida (Lucía Malandro eta Daniel Saucedo).

- La maleta de Álex (Alejandro Cortés).

Zinebi Networking 2023 Saria skuratzeko lehiatuko dira:

- ¿Es usted secuestrable? (Charli Bujosa Cortés).

- Artefactos de guerra (Jorge Caballero Ramos).

- Atlas de la desaparición (Manuel Correa).

- Infiltrada (Ione Monje Martínez eta Paco Martínez-Abarca Sánchez).

- Jo Sóc (Patricia M. Félix).

- La maleta de Centelles (Pilar Pérez Solano).

- La Pietà (Rafael Molés Vilar eta Pepe Andreu).

- Se eu morrer (Esther Vital García).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu