Zinebi-k, Ziff-Zinebi First Film Lehiaketan parte hartuko daben 9 filmak iragarri ditu

Bizkaie! 2023-10-16 12:25   Zinemea

Danak estreinaldiak dira Estaduan, Cannes, Locarno edo Venezia lako jaialdietan izan ondoren.

In the Rearview (Skąd dokąd) | Ikusi handiago | Argazki originala



Gehienak fikzinoko filmak dira eta Jaialdiko sari handiena lortzeko lehiatuko dira. Hautatutakoen artean Tamara García Iglesias zuzendari gipuzkoarraren Zarata filma dago, FID Marseillaren igazko edizinoan film luzeen atalean debuta egin ebana.

Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak –Bilboko Udalak atondutakoa- iragarri ditu hamar herrialdetatik (AEB, Erresuma Batua, Alemania, Herbehereak, Ukraina, Polonia, Txina, Txile, Frantzia eta Euskadi) etorritako bederatzi film luzeak, Sail Ofizialean – Ziff – Zinebi First Film Nazinoarteko Lehiaketan lehiatuko diranak.

Hautatutako filmek ZIFF Sari Nagusia, 12.000 eurokoa, (Jaialdiko palmares osoko sari handiena) eta Gazte Epaimahaiaren (UPV/EHU) Saria (2.000 eurokoa) lortzeko lehiatuko dira. Azken horren epaimahaia unibersidadeetako eta Estadu osoko beste ikasketa-zentro batzuetako zinema eta ikus-entzunezko ikasleek osotuko dabe (ECAMeko ikasleak baruan, lehen aldiz).

65. Zinebiko Nazioarteko epaimahaian honako honeek dagoz: Diana Bustamante programatzaile, zinemagile eta produktore kolonbiarrak (igaz epaimahaiaren aitamen berezia irabazi eban ZIFFn Nuestra película filmagaitik), Birgit Kohler Berlingo Zinema eta Bideoarte Institutuko programazinoaren arduradunak eta Rocio Mesa AENetan bizi dan espainiar jatorriko zinemagileak, Secaderos (2022) filmaren zuzendariak.

Hautatutako filmak Zinebin ikusi ahal izango dira lehen aldiz Estaduan:

- A la sombra de la luz | Dokumentala. Ignacia Merino Bustos & Isabel Reyes Bustos – Txile - 66’ – 2023.

- Chestnut | Fikzinoa. Jac Cron – AEB. - 87’ – 2023. J

- A Good Place (Ein schöner Ort) | Fikzinoa. Katharina Huber – Alemania - 108’ – 2023.

- In the Rearview (Skąd dokąd) | Dokumentala. Maciek Hamela – Polonia / Frantzia / Ukraina - 84’ – 2023.

- Milk (Melk) | Fikzinoa. Stefanie Kolk – Herbereak - 96’ – 2023.

- Playland | Dokumentala. Georden West – AEB. / Erresuma Batua - 72’ – 2023.

- A Song Sung Blue (小白船) | Fikzinoa. Zihan Geng – Txina - 92’ – 2023.

- What Doesn’t Float | Fikzinoa. Luca Balser – AEB. - 69’ – 2023.

- Zarata | Fikzinoa – Dokumentala. Tamara García Iglesias – Euskadi - 61’ – 2023.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu