Anne Etchegoyenek 'Festa' diskoa kaleratuko dau zemendiaren 10ean

Bizkaie! 2023-10-16 07:50   Musikea

Anne Etchegoyenek jaia eta alderdi soziala nabarmentzen ditu.

Abeslari euskaldunak jaiaren espirituari eutsi deutso eta Niko Etxart, Erramun Martikorena, Pier-Pol Berzaitz eta Alma Loca lako musikarien kolaborazinoa izan dau. Donapaleuko Anne Etchegoyenekk bere disko barria, Festa, kaleratuko dau zemendiaren 10ean. Euskal kantariak jai-giroa goratu nahi izan dau herri-kantu bilduma bategaz, jaizale guztiek herri eta urietako ospakizunetan, lagun eta familiagaz, ezagutzen eta abesten dituenak. Annek ondokoa autortu dau: Covid-aren urte bietan oporrak galdu izanak bere alderdi soziala eta belaunaldien artekoa nabarmendu ebala.

Maila musikalean, eszenatokian bezela, abestiak gitarra akustiko eta klasikoen oinarrian dagoz, moldaketa moderno eta dotoreakaz, Anne Etchegoyenen ahotsak biziarazotako uniberso hispano-folk baten zerbitzura, leun eta indartsua. Disko bikain, dotore, bero eta gozo baten aurrean gagoz, zapia barriro jantzi eta gure herrietako plazetara joateko gogoa piztuko deuskuna lagunakaz eta familiagaz batu eta gozetako.

Festa diskoagaz, Anne Etchegoyenek jaiaren ospakizuna bere alderdi sozialean nabarmendu nahi izan dau, abesti herrikoiak berreskuratu eta Eperra kantu klasikoa Niko Etxart lako lagunagaz egindako kolaborazinoa zoragarria da; Erramun Martikorena Xalbadorren Heriotzean; Baratze Bat-en Pier-Pol Berzaitz; Maria Loca María gure ama kantua kantetan. Aizkoako Gizonen Abesbatzagaz, Gérard Luc akordeoilariagaz eta Gaiteros du roi Léonegaz be grabau dau. Horrezaz gan, Cali jatorri katalaneko frantziarragaz be kolaborau dau eta haregaz bat egiten dau bere jatorrizko hizkuntzako musikea ezagutarazoteko gogoa eta pasinoa.

Azken San Ferminetan, María, gure Ama izeneko diskoko lehen singlearen aurrerapena eskaini eban abeslariak Iruñeko Zezen Plazan Alma Loca talde ijito-latindarrak lagunduta.

Festa

1.- Agure zaharra / L’Estaca (Caligaz batera).

2.- Festa.

3.-  Baratze bat (Pier-Pol Berzaitzegaz).

4.- Eperra (Niko Etxartegaz).

5.- Xalbadorren heriotzean (Erramun Martikorenagaz).

6.- Hegoak (Txoria txori).

7.- Maria (Alma Loca)

8.- Les fetes de Mauileon (Camille Lopez, Pascal Ondarts, Peio Dospital).

Anne Etchegoyen (1980, Saint Palais/Donapaleu, Nafarroa Beherea)

Donapaleun jaiotako abeslaria da, Frantziako ereserkia askotan jo izanagaitik, hala nola, Parisko Munduko Atletismo Txapelketan (2003) edo Saskibaloi Munduko Kopan (2009). Halan da be, Frantzia osoan izan zan entzutetsua 2013an Le Choeur du Village seriean beste talde batzuekaz abesten agertu zanean.

Lehen diskoa, Les voix basques, urrezkoa izan zan Frantzian eta 60.000 ale baino gehiago saldu zituan. Ordutik, hainbat herrialdetan emon ditu kontzertuak, hbesteak beste, AEBetan, Ingalaterran, Argentinan eta Espainian. 2018an Etchegoyenek bere jaioterritik, Donapaleutik, Finisterrera erromeria egin ebann. Bilaketa espiritual horretan, beste ibiltari eta artistakaz gogoetak partekatu zituanean, bere Compostelle diskoa jaio zan. Emazte bere azken diskoan, Etchegoyenek zehaztutakon emakumezkoen diskoan, No es No/Ez da Ez abestia nabarmentzen da, euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez abestua, Itziar Ituño aktore ezagunagaz batera.

Juan San Martinek zuzendu eta 601 Producciones eta Maluta Filmsek produzidutako Ainarak (2021) film dokumentalean be parte hartu dau.

Bakarka plazaratutako diskoak

Emazte (2020).

Compostela (2018).

Adelante (2010).

Pachamama (2008).

Otentik (2006).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu