Ohorezko Mikeldi Saria, Frederick Wiseman zinemagilearentzat

Bizkaie! 2023-10-10 10:30   Zinemea

Zinebik emongo deutso saria zezeilaren 10ean, Arriaga Antzokian.

Frederick Wiseman. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia, Bilboko Udalak atonduta, Frederick Wisemani (Boston, Massachusetts, AEB, 1930) emongo deutso 65. edizinoko Ohorezko Mikeldi Saria, zinemeari egindako ekarpenari esker, batez be, behaketa-dokumentalaren esparruan.

Ia 94 urtegaz, haren filmografia aberatsakk, 50 film luze inguru, film laburrak eta PBS Independent Lensen dokumentalaren kapitulu ugari batzen ditu. Lan horreek, zinemagile mitikoa bihurtu dabe, izan be, film dokumental barri bakotxean Titicut Follies (1967) seminarioan egiaztau ebanaren intuizino bera erakusten jarraitzekokapaz da. Horrezaz gan, lan nabarmenduenak honako honeek dira, Law and Order (1969), Juvenile Court (1973), Meat (1976) edo Near Death (1989), State Legislatur (2007), At Berkeley (2013), National Gallery (2014), Ex Libris (2017) edo Monrovia (2018).

Ibilbide zinematografiko horren aurrean, azpimarratu behar dira zinemagileak jasotako sari batzuk, esaterako, 2016an Ohorezko Oscar Saria jaso eban. Horrezaz gan, Cannesen, Venezian, Turinen edo Jihlavan be irabazi zituan sariak, eta orain urte batzuk IDAren (International Documentary Association), Argazkilaritza Zuzendarien Amerikako Alkartearen (American Society of Cinematographers) eta Los Angeles-ko eta New York-eko Zinema Kritikarien Alkartearen Ohorezko Sariak.

Wisemanek Ohorezko Mikeldi saria jasoko dau Arriaga Antzokian zezeilaren 10ean, Zinebiren inaugurazino ekitaldian hain zuzen be. Ganera, zezeilaren 11n eta 16an, estaduan estreinauko dauen bere produkzino barriena eskainiko da, Menus Plaisirs–Les Troisgros (2023); hiru jatetxeren jaube dan Frantziako goi sukaldaritzan ospe handieneko dinastía baten eguneroko bizitzan sartzen da ikus-entzunezkoa, horreen artean, Troisgros jatetxea, orain 93 urte sortua eta 55 urtetik hiru Michelin izar dituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu