Gaur jasoko dau Victor Erize-k Donostia Saria
2023-09-29 13:05 ZinemeaBertan, zinemagilearen azken filma, Cerrar los ojos, emongo da.
Victor Erize zinemagile karrantzarrak, gaur, hilak 29, jasoko dau 71. Donostia Zinemaldiaren Donostia Saria, zuzendariaren bakarkako lehen film luzeari, El espíritu de la colmena, Urrezko Maskorra emon eta 50 urtera. Saria jasotzeko galea Victoria Eugenia Antzokian izango da. Bertan, zinemagilearen azken filma, Cerrar los ojos, emongo da.
Zinemaldiak duela sei urte emon eutson hasierea Donostia Sarien arlo barri bati, arte zinematografikoari ekarpen eztabaidaezina egin jaken zinemagileakaz lotuta. Ondokoak izan dira sarituak orain arte: Agnès Varda (2017), Hirokazu Kore-eda (2018), Costa-Gavras (2019) eta David Cronenberg (2022).
2023an Donostia Zinemaldiak omenduko dauen zinemagileak lau film luze baino ez ditu zuzendu, baina sari ugari irabazi ditu, esaterako, zuzendaritza onenaren Zidarrezko Maskorra, film onenaren Urrezko Maskorra eta Cannesko zinema-jaialdiko Epaimahaiaren eta Nazinoarteko Kritikaren Sariak.
Cannesko eta Torontoko jaialdietatik pasau ondoren, Cerrar los ojos filma eskainiko da. Ana Torrent aktoreak, El espíritu de la colmena filmaren protagonistea, errealizadoreari saria entregetako eginkizuna izango dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!