David Fincherren 'The Killer' da Zinemaldiaren ezusteko filma
2023-09-26 10:11 ZinemeaErik Messerschmidt argazki-zuzendariak aurkeztuko dau filma Victoria Eugenia antzokian.
David Fincherren The Killer film barria da Donostia Zinemaldiaren 71. edizinoko ezusteko filma. Besteak beste, Se7en, Zodiac eta The Social Network filmen zuzendariaren azken proposamena aurreko Veneziako zinema-jaialdian lehiatu zan. Alexis Nolenten izen bereko elebarri grafikoan oinarrituta, Luc Jacamonek ilustrau dau eta Michael Fassbender eta Tilda Swinton dira protagonistak. Filmeak, hiltzaile baten istorioa kontatzen dau: istripu baten ondoren, aurre egingo deutso haren nagusiei, bai eta bere buruari be, ustez personala ez dan nazinoarteko persekusino batean.
Erik Messerschmidt argazki-zuzendariak, Oscar sari bat irabazi eban Mank (David Fincher, 2020) filmean egindako lanagaz, aurkeztuko dau filma Victoria Eugenia antzokian, zapatuan (hilak 30), 19:00etan. The Killer agertoki berean ikusi ahal izango da, 08:30ean, eta Principal antzokian, barriz, 13:00etan.
Donostia Zinemaldiak ezusteko film bat programatzeko tradizinoa berreskuratu eban 2019 urtean. The Killer filmaren aurretik, hauek emon dira: Joker (Todd Phillips, 2019), Sportin’ Life (Abel Ferrara, 2020), Spencer (Pablo Larraín, 2021) eta Blonde (Andrew Dominik, 2022).
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!