Paco Sagarzazuk gaur jasoko dau Zinemira Saria
2023-09-26 08:47 ZinemeaGainera, Estibaliz Urresolak Egile Barriak saria jasoko dau.
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da gaur, hilak 26, Euskal Zinemearen Galea. Arratsaldeko 20:45ean hasiko da eta ETB1en ikusteko aukerea egongo da.
Ekitaldian, Egile Barriak saria emongo dabe lehenengo aldiz, euskal zinemagintzako errealizadore barrien lanak autortzen dituan saria. Aurtongo saria, Estibaliz Urresolak jasoko dau. Gainera, Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak aurkeztuko dabe gaur gaueko ekitaldia eta horreezaz gan, Olatz eta Iñaki Salvadorren kantaldia izango da.
Beste alde batetik, Arnasa betean, emakume zinemagileak obrea eskainiko da baita be Euskal Zinema Galean, arratsaldeko 19:30ean. Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren ikus-entzunezkoa, Victoria Eugenia Antzokian izango da. Sarrerak hemen.
Zinemira Saria
Zinemira Saria Donostia Zinemaldiak eta EPE eta Ibaia produkzino-alkarteek emoten dabe ohorezko saria da eta euskal zinemagintzearen arloko persona ospetsu baten ibilbidea autortzen dau. Aurton, Paco Sagarzazuk jasoko dau saria.
70eko hamarkadan hasi zan zinemagintzan eta Euskal zinemeari oso lotuta egon da Sagarzazu, besteak beste, Montxo Armendáriz, Eloy de la Iglesia, Ana Díez, Daniel Calparsoro, Gracia Querejeta, Juanma Bajo Ulloa, Javier Fesser, Álex de la Iglesia eta Aritz Moreno zuzendariakaz egin dau lan.
Sagarzazuk film laburretarako proiektu ugaritan erakutsi dau haren bikaintasuna (Alsasua 1936, Muerto de amor, Txotx, Artalde, Cólera). Gainera, telebistarako proiektu garrantzitsuetan be egin izan dau lan, eta antzerkian be interpretazino ahaztuezinak egin ditu.
Orain arte, Zinemira Saria Imanol Uribek (2009), Álex Angulok (2010), Elías Querejetak (2011), Michel Gaztambidek (2012), Juanba Berasategik (2013), Pedro Oleak (2014), Karmele Solerrek (2015), Ramón Bareak (2016), Julia Juanizek (2017), Ramón Agirre (2018), José María Txepe Lara (2019), Sara Bilbatua (2019) eta Kimuak (2021) jaso dabe.
Agendea
Gaurko Zinemira saileko agendan, film bi ikusteko aukerea dago; Iratxe Fresnedaren Tetuán lana, Antiguo Berri zinema-aretoan (16:45); eta, Silvia Munt-en Las buenas compañías, Príncipe zinema-arteoan (22:30). Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!