Sail Ofizialean lehiatuko da 'El sueño de la sultana', Isabel Hergueraren lehen film luzea
2023-09-25 11:03 ZinemeaHerguera: Gustauko litxakit filmea inspirazino-iturri izatea, bereziki, emakume gazteentzat.
Isabel Herguera zuzendari donostiarrak El sueño de la sultana film luzeagaz debuta egingo dau Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean. Atal horretan animazinozko film bat aurkeztuko dauen lehen emakumea da.
Zuzendariak adierazo dauenez, filmaren idea kasualidadez sortu zan, Indiako arte-galeria batean Sultana's Dream izeneko liburu gorri bat topau ebanean. Begum Rokeya idazlearen istorioa kontetan eban, oso inguru konserbadore musulmanean hazitako emakumea, eta ez eban izan hezkuntzarako aukerarik. Herguerak autortu dauenez, hasiera batean ez nekien oso ondo zelan heldu, baina oso argi neukan hori zala egin nahi neban filma.
Uniko, Sultana Films, Abano Producións eta Fabian & Fred produkzino-etxeek egindako lana da eta zemendiaren 17an estreinauko da zine-aretoetan.
Gaur, hilak 25, izango da El sueño de la sultana ikusteko azken eguna, arratsaldeko 16:00etan Príncipe zinema-aretoan eta 20:45ean Antiguo Berrin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!