Artista ugari 71. Donostia Zinemaldiari hasierea emoteko

Bizkaie! 2023-09-22 08:17   Musikea

Gaur, hilak 22, izango da inaugurazino galea arratsaldeko 20:00ean.

J.A. Bayona Donostin. Arg. Donostiako Zinemaldia | Ikusi handiago | Argazki originala

Jessica Chastain aktore eta produktore estadubatuarra eta Sandrine Bonnaire antzezle eta zuzendari frantziarra Donostia Zinemaldiaren 71. edizinoan izango dira. Horreezaz gan, zinema munduko artista ugari egongo dira, esaterako, Juliette Binoche, Gabriel Byrne, François Cluzet, Emmanuelle Devos, Griffin Dunne, Aidan Gillen, Miles Heizer, Mads Mikkelsen eta Leonardo Sbaraglia.

Jessica Chastainek Oscar bat eta Zidarrezko Maskorra irabazi eban The Eyes of Tammy Faye (Sail Ofiziala, 2021) filman egindako lanagaz, eta aurton Memory aurkeztuko dau, Perlak sailean hautatua, Michel Franco zuzendariagaz batera, Victoria Eugenia Antzokian, hilaren 27an (eguaztena).

Agnès Varda, André Téchiné, Claude Sautet, Claude Chabrol eta Audrey Diwan lako zinemagileakaz lan egin dau Sandrine Bonnairek. Donostiara etorriko da hilaren 30ean Kursaalen Dance First itxierea-filma aurkeztera, James Marsh zuzendariagaz eta Gabriel Byrne, Aidan Guillen, Fionn O’Shea and Leonie Lojkine aktoreegaz batera.

Gainera,  Dominic West aktoreak inaugurazino-galan parte hartuko dau, horregaz batera, epaimahai ofizialeko kide ugari (Fan Bingbing aktore txinatarra, Cristina Gallego produktore, errealizadore eta idazle kolonbiarra, Brigitte Lacombe argazkilari frantziarra, Robert Lantos produktore hungariarra, Vicky Luengo aktore espainiarra eta Christian Petzold zuzendari alemaniarra), Noah Pritzker Ex-Husbands filmeko zuzendaria eta J.A. Bayona zinemagilea izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu