Jessica Chastain eta Sandrine Bonnaire aktoreak Donostian izango dira

Bizkaie! 2023-09-21 11:09   Zinemea

Javier Bardem aktoreak eta Victor Erice eta Hayao Miyazaki zuzendariek, aurtongo Donostia Saria jasoko dabe.

Víctor Erice (Donostia Saria jasoko dau irailaren 29an) eta Javier Bardem (SAG-AFTRA Estadu Batuetako Aktoreen Sindikatuak deitutako grebea dala-eta, 2024. urtean jasoko dau Donostia Saria), Zinemaldiak Hayao Miyazaki animazinoaren maisu japoniarraren ibilbidea be autortuko dau. Miyazakik era birtualean jasoko dau Donostia Saria inaugurazino-galan.

Mundu osoko zinemagile eta antzezleek berretsi egin dabe Zinemaldiaren 71. edizinoan izango dirala: Juliette Binoche, Gabriel Byrne, François Cluzet, Emmanuelle Devos, Griffin Dunne, Aidan Gillen, Mads Mikkelsen, James Norton eta Dominic West euren filmak erakustera etorriko dira Donostiara eta Zinemaldiaren galetan parte hartuko dabe.

Sail Ofiziala

Horrezaz gan, gaur egungo zinemagilerik esanguratsuenak Donostiara etorriko dira euren filmakaz batera: Maite Alberdi (La memoria infinita, J. A. Bayona (La sociedad de la nieve), Robin Campillo (L'île rouge), Isabel Coixet (Un amor), Michel Franco (Memory), Mateo Garrone (Io Capitano), Craig Gillespie (Dumb Money), Jonathan Glazer (The Zone of Interest), Kitty Green (The Royal Hotel), Todd Haynes (May December), Tran Anh Hung (La passion de Dodin Bouffant), Tatiana Huezo (El eco), Ladj Ly (Bâtiment 5),  James Marsh (Dance First), Cristi Puiu (MMXX), Valeria Sarmiento (El realismo socialista), Justine Triet (Anatomie d'un chute), eta Fernando Trueba eta Javier Mariscal (They Shot the Piano Player).

Horizontes Latinos saila

Latinoamerikako zinemagintzeak azkenaldion emon dituan pelikulak Donostian ikusi ahal izango dira, urtero lez, Horizontes Latinos sailean, 71. Zinemaldiaren barruan. Oraingo honetan, hamabi film aukeratu ditue, Argentina, Txile, Mexiko eta Brasileko ikuspegia emoten dabenak.

Aurtengo edizinoan, izen handiko zuzendariak dagoz: Paula Hernández, Carolina Markowicz, Maria Zanetti, Dolores Fonzi, Camila Fabbri, Martín Benchimol, Tatiana Huezo, Guto Parente, David Zonana, Felipe Gálvez, Lucía Puenzo eta Lila Avilés. Zuzendari horreek, Horizontes Saria irabazteko lehiatuko dira Donostian. Sariak, 35.000 euro emoten deutsee zuzendariari eta film irabazlearen Estaduko banatzaileari.

Nest saila

Zinemagintzea ikasten dabizanek egindako film laburren lehiaketea, Nest, inoiz baino hautagai gehiago izan ditu aurten, Donostiako Zinemaldiko arduradunek azaldu dabenez, izan be, 53 herrialdetako 209 eskoletako 421 proposamen jaso dira. Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak atonduta, Nest sailaren xedea urteko zinema-ekitaldi nabarmenetako batean mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutarazotea da.

Belgika, Kolonbia, Espainia, Herbehereak, India, Japonia, Lituania, Mexiko, Polonia, Portugal eta Suitzako hamalau zinema-ikaslek euren lanak proiektauko ditue. 10.000 euro jasoko ditu film labur irabazleak.

Fipresci Saria

1999an sortu zanetik, Fipresci Sari Nagusia honako zinemagile honeek jaso dabe, besteak beste, Maren Ade, Pedro Almodóvar, Paul Thomas Anderson, Alfonso Cuarón, Jean-Luc Godard, Ryûsuke Hamaguchi, Michael Haneke, Richard Linklater, George Miller eta Chloé Zhao.

Aurton, 669 zinema-kritikarik, Aki Kaurismäki zuzendari filandiarraren Kuollet lehdet aukeratu dabe azken urtean estreinautako pelikularik onena bezela. Irailaren 22an egingo da ekitaldia.

Zabaltegi Tabakalera

Zabaltegi-Tabakalera sailean 25 pelikulak hartuko dabe parte. Hamabost film luze, zortzi labur eta ertain bi sartu ditue aurtengo egitarauan, izan be, atontzaileen arabera Zinemaldiko atalik edegiena da Zabaltegi, ez dauka mugarik estiloari edo iraupenari jagokonez. Saria 20.000 eurokoa da.

Mundu mailako estrainaldiak izango dira, esaterako, Ion de Sosa, Andrés Di Tella, Ashmita Guha Neogi, Kohei Igarashi eta Rati Oneli egileen ikus-entzunezkoak. Horrezaz gan, ondorengo zuzendariak be hartuko dabe parte sailean, Paul B. Preciado, Delphine Girard, Jean-Luc Godard, Yui Kiyohara, Éléonore Saintagnan eta Eduardo Williams.

Belodromoa

El otro lado eta Esta ambición desmedida telesailen estreinaldiak hartuko ditu, baita Go!azen telesailaren denporaldi barriaren aurkezpena be.

Irailaren 24an, Berto Romeron El otro lado eta C. Tangana artistearen sorkuntza-bidaia Esta ambición desmedida eskainiko dira. Irailaren 29an, barriz, Go!azen telesaila estrainauko da. 3.000 ikus-entzulerentzako lekua eta 400 metro koadroko pantailea eskaintzen dau leku horrek.

Aurtengo Euskal Produkzinoak

Sail ia guztienetan gozau ahal izango dogu euskal zinemagintzaz, jaialdian parte hartuko daben bertoko 19 lanei esker. Gainera, bertoko lan bi lehiatuko dira Urrezko Maskorra irabazteko: El sueño de la sultana, Isabel Herguera zuzendari donostiarraren film luzea; eta Jaione Cambordaren lan barria, O Corno.

Irizar Saria irabazteko bost hautagai egongo dira aurten. Donostian estreinautako euskal produkzino irabazleei 20.000 euroko saria emongo jake; ondokoak dira hautagaiak: Josu Martinezen Mirande, film bat egiteko zirriborroa; Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018-2023; Josu Martinezen Bizkarsoro; Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufíanen Arnasa betean, emakume zinegileak; eta, azkenik, lehen aitatutakoa Isabel Hergueraren El suelo de la sultana.

Horrezaz gan, lehiaketaz kanpo be lan ugari proiektauko dira: 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola), Irati (Paul Urkijo), Las buenas compañías (Silvia Munt), Misión a Marte (Amat Vallmajor del Pozo), Tetuán (Iratxe Fresneda) eta Una vida no es tan simple (Félix Viscarret).

Sail horreezaz gan, New Directors, Perlak, Culinary Zinema, Eusko Label, Haurrentzako zinema, Atzerabegirakoa, Klasikoak, Film Sorpresa, RTVE Galak eta EITB Galea be izango dira jaialdian.

Informazino gehiago geure 71. Donostiako Zinemaldia kanalean.

Sarrerak hemen eskuratu.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu