Clara Brionesek eta Antton Ugartek Zinebi Jaialdiko irudia sortu dabe
2023-09-20 12:51 ZinemeaZinebi, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia, zemendiaren 10etik 17ra egingo da.
Zinebi (Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia), Bilboko Udalak atonduta, Eusko Jaurlaritzearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-Entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) laguntzinoagaz, 65. edizinoaren irudia aurkeztu dau. Clara Brionesek eta Antton Ugartek sortu dabe, Bilbon egoitzea dauen Vedia Design Studio taldearen sortzaileak.
Zinebiren 65. edizinoaren irudirako, argazkigintzearen eta zinemearen zaleek munduan autortutako ikur ikoniko bat hartu dabe abiapuntu legez, hau da, enfokea (era berean kanpaineari izenburua emoten jako). Kasu horretan, kanpaineak kamera baten lentearen enfokea eta horrek testuetan, argazkietan, irudietan edo ilustrazinoetan dauen eragina bistaratzea erabilten dau. Zuzendari eta zinemagile bakotxaren sormenaren eta perspektiba bakarraren metafora bisual lez, film bakotxak munduaren ikuspegi artistiko eta personala baitakar.
Brionesen eta Ugarten esanetan, ikuspegi sortzailea eta ikusizko narrazinoaren aukera amaibakoak adierazoten doguz, ikuslearen arreta bereganatzeko esentzia eta gaitasuna azaltzen dauen baliabide grafiko baten bidez.
Egileak
Bizitza osoa Bilbon diseinu eta publizidade estudioetan emon ondoren, Clara Brionesek eta Antton Ugartek Vedia Design Studio sortu eben. Marken, tipografiaren, brandingaren eta argitalpen-proiektuen zale amorratuek, sendotasun bisualeko elementuak nabarmentzen ditue euren lanetan, jentea hunkitzeko tresnak erabilteaz gan.
Horri esker, euren talentua konpartiduten dabe, besteak beste, Harper Collins, Belverdere edo Onay enpresakaz; Doxa, Katz Estudio edo Zerikusi zinema produktoreakaz; Sierra Sonora, BBK Open Science edo Tribu lako jaialdiakaz; eta Angelica Barco, Marina Goñi, La Tapadera edo Last Tour-egaz alkarlanean egindako proiektuakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!