Estibaliz Urresola zinemagileak jasoko dau saria

Bizkaie! 2023-09-19 11:11   Zinemea

EITBk Egile Barriak saria emongo dau lehen aldiz Donostia Zinemaldian Euskal Zinemaren Galan

Estibaliz Urresola | Ikusi handiago | Argazki originala



EITBk Egile Barriak saria emango dau lehen aldiz, Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemearen Galan, datorren irailaren 26an. Euskal ikus-entzunezkoen sektorea eta bertan dabizen zinemagileak babesteko eta sustatzeko EITBk dauen konpromisoa berrestera dator urtero emongo dan saria, izan be, euskal zinemagintzako
errealizadore hasibarrien talentua autortzea eta goraipatzea izango dau helburu.

Estibaliz Urresola zinemagileak jasoko dau EITB Saria: Egile Barriak sariaren lehen edizino honetan, 20.000 especies de abejas lanak zinema-jaialdietan izandako nazinoarteko proiekzinoa saritzeko.

Egile Barriak sariak euskal zinema komunidadearen barruan ekarpen nabarmena egin nahi dau eta, horrenbestez, industria bizi horretan eten barik sortzen dagoan talentua sustatzen lagunduko dau. Gehienez hiru film zuzendu dituen euskal zinemagileei emongo jake. Euskadin eta Nafarroan jaiotako edo errotutako zuzendariak izan daitekez, hareen sinadurea dauen produkzinoa euskalduna izan edo ez kontuan izan barik. Beraz, nazinoarteko zinema produkzinoetan parte hartzen daben profesionalek aukerea izango dabe donaria jasoteko.

Egile Barriak sarirako hautagai diran profesionalak ebaluetako oinarrizko erispideetako bat izango da zinema-jaialdietan izan daben nazinoarteko proiekzinoa. Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA) oihartzun horren irismena zehazteko erispideak eta baremoak ezarri ditu, lehian dagozan filmen
zenbatespen zuzen eta objektiboa bermatzeko.

Sariak euskal errealizadoreen bikaintasunaren autorpena dakar, baina horrezaz gan, sarituak 3000 euroko diru-kopurua jasoko dau. EITBko Zine, Komunikazino eta Programa sailetako profesionalek eta adituek osotzen dabe sariaren irabazlea aukeratzeko epaimahaia. Donostia Zinemaldiaren aurreko urtean egindako ikus-entzunezko lanak ebaluau eta Egile Barriak saria etxera nork eroan behar dauen zehaztuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu