Cobra eta Pi L.T. taldeak, Dimetal Jaialdian
2023-09-18 10:37 MusikeaIrailaren 29an eta 30ean izango da, sarrerak doban.
Irailaren 29an emongo deutso hasierea 2023ko Dimetal Jaialdiak. Barikuan, 18:00etan hasiko dira lehen eguneko kontzertuak, Penny Fleck, Alma Culter, Bullets of Misery, Asgarth eta Pi L. T. taldeen eskutik.
Hurrengo egunean, zapatuan, goizez hasiko dira kultur jarduerak, izan be, 11:30ean jaildiko atontzaileek eta musikariek mahai-ingurua eskainiko dabe. Bertan, Alma Culter taldeko Marilu Gonzalez Tudancak jaialdi ereduen inguruan hausnartuko dau, Tokiko jaialdi autogestionatu eta irabazi asmorik gabekoak vs. negozio eredeko makrojaialdiak. Gainera, euren bizipenak konpartidu eta ideia musikalak eztabaidauko ditue bertaratzen diranakaz.
Ondoren, 14:30ean, hain zuzen, metal bertso bazkaria egongo da. Herriko jentea, musikariak eta zaleak, alkarregaz bazkalduko dabe janaria eta barriketaldiak konpartiduz. Menua, 18 euroko prezioan, lehenengo platerra, paellea, postrea, edaria eta kafea. Nahi izan ezkero, menu beganoak eskainiko dira. Bazkarirako txartelak aldez aurretik erosi ahal izango dira Dimako udaletxean, Baltzola jatetxean eta Dimetaleroen txosnan (egunean bertan).
Bazkalostean, euskal kulturea eta heavy metalaren azpikulturea batzen dituan metalbertsoak egongo dira. Oihana Bartra eta Paule Loizaga bertsolariak izango dira oholtza gainean eta Kapi Guarrotxenak gitarrea joko dau. Horrezaz gan, Ibon Izak egingo ditu gai-jartzaile beharrak.
Arratsaldean, barriz, 18:00etatik aurrera hasiko dira kontzertuak: Calathea, Rodeo, We Exist Even Dead, Numen, Cobra eta Kristonak taldeak dagoz egitarauan. Gainera, jaialdiko atontzaileek adierazo dabenez, edari eta janari ugari egongo dira bertako txosnetan eta puntu morea jarriko da, eraso matxistak ebiteteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!