XVI. Animadeba, Nazinoarteko Animazino Zinemaldia 'Amok' film laburrak irabazi dau
2023-09-11 13:19 ZinemeaEpaimahaiaren Aitamen Berezia: From the top film laburrarentzat izan da.
Palmaresean ondokoak nabarmendu daitekez:
Film Onenaren Saria Balázs Turai, zuzendariaren Amok film laburrak irabazi dau
Gidoi Onenaren Saria Israelgo Ania Kaspi Shema eta Miri Dochikian zuzendarieen Pickles film laburrak irabazi dau.
Zuzendari Barriak UPV - EHU Saria: The Silence Scream film laburrak irabazi dau, Camille Anne, Julie Vandenbergue, Martin Laurent, Elisa Torris, Camille Leroy eta Lucas Foutrier zuzendarienak.
Epaimahaiaren Aitamen Berezia: From the top film laburrarentzat izan da.
Publikoaren Saria: La Notte film laburrak irabazi dau, Martina Generali, Simone Pratola eta Francesca Sofia Rosso zuzendarienak.
Kontuak kontu, munduko 83 herrialdetatik 1.057 lan jaso dira eta horreetatik 80 film baino gehiago proiektau ditue jaialdian.
Danetara, 10 film labur lehiatu dira Sail Nagusian eta, Zuzendari Barrien Sailean, barriz, 12. Epaimahaiak, bost sari emon
Kontuak kontu, ondoko sariak emongo ditue: film onena, gidoi onena, ikusleen saria, Zuzendari Barriak EHU saria, eta K saria (Kresala zineklubaren eskutik). Carmen Cordoba, Ligia Soare eta Signe Bauman izango dira aurtengo epaimahaikideak. Jatorrizko bersinoan proiektauko dira lan guztiak, euskerazko azpitituluakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!