Simone de Beauvoir saria: Silvia Munt

Bizkaie! 2023-09-11 07:50   Zinemea

28. Zinemakumeak gara! zinema erakusketan jasoko dau.

Sílvia Munt (Bartzelona, 1957ko martiaren 24a) aktore, gidoilari eta zinema, antzerki eta telebistako zuzendariak Simone de Beauvoir saria jasoko dau, 28. Zinemakumeak gara! - Emakumeek zuzendutako zinema erakusketearen inaugurazino-ekitaldian (urriak 26, eguena, Bilboko BBK Salan).

Autortzea jaso dabenen zerrendan, besteak beste, honako honeek dagoz: Icíar Bollaín, Begoña Vicario, Margarita Alexandre, Aizpea Goenaga, Maite Ruiz de Austri, Ángeles González-Sinde, Nuria Vidal, Isa Campo, Patricia Ferreira, Puy Oria, Julia Juaniz, Lola Salvador Maldonado, Cecilia Bartolomé eta Helena Taberna.

Saria estatua txiki bat da, Dora Salazar artista nafarrak sinatua. Aurrealdean, burua moztuta dauen Venus bat irudikatzen dau, Gorputz gisa ikustera ohituta gagozan emakume baten irudia, inposatua izan jakun emakume ikuskera hori dakarrenaa. Beste aldetik, laua da, ZG! (Zinemakumeak gara!) proiektetan dan pantailea lakoa. Hemen, artisteak emakume izatearen beste forma horreek guztiak erakustearen idea jasoten dau, izan be, Simone de Beauvoir-ek esan eban legez: Emakumea ez da jaioten, egin egiten da. Ez dago emakume izateko modu bakarra, espektro oso ezbardinean batutako identidadeen batuketa da.

Saria emoteko ekitaldia dala eta, urriaren 16an, astelehenean, Las buenas compañías (2023) proiektauko da, Sílvia Muntek zuzendu eta gidoilatutako azken film luzea, alegatu feminista boteretsu batek kontetan dauena emakume talde batek kausa feministea ikusarazoteko eta Espainian abortetako eskubidearen onarpena lortzeko egindako burrukea.

Astelehena, urriak 16

Lekua: BilbaoArte (Art Zinema House).

Sarrera: doban, aforoa bete arte.

Ordua: 19:00.

Las buenas compañías

Espainia. 2023. 93 min.

Zuzendaria: Sílvia Munt

Gifoia: Sílvia Munt, Jorge Gil Munárriz.

Aktoreak: Alicia Falcó, Elena Tarrats, Itziar Ituño, Ainhoa Santamaría, María Cerezuela, Nagore Cenizo Arroyo, Heren de Lucas, Sara Barroeta, Mikel Laskurain, Iván Massagué, Mikel Tello, Miguel Garcés, Itziar Aizpuru eta Garazi Urkola.

Sinopsia

1976ko udea. Beak (Alicia Falco) 16 urte ditu eta herrialdean zehar dabizan aldaketa-aireakaz bat egiten dau; emakume-talde bategaz lankidetzan dabil kausa feministea ikusarazoteko eta abortetako eskubidea onartzeko. Odolean sentiduten dauen errebeldia bere barruan mundua nahastauko dauen ezusteko sentimendu bategaz nahastauko da. Hile horreetan zehar, Beak oso adiskidetasun berezia izango dau Mirenegaz (Elena Tarrats), bera baino apur bat zaharragoa eta familia onekoa. Bere konpromiso politikoak eta Mirenegaz dituan hartu-emonak bere bizitzan mugarri izango dan etapa bihurtuko dabe uda hori.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu