Erize eta Urresola, Oscarren bidean

Bizkaie! 2023-09-08 09:09   Zinemea

Cerrar los ojos eta 20.000 especies de abejas filmakaz, hurrenez hurran.

Espainiako Zinemearen Akademiak irailaren 20an jakinarazoko dau zeinek irabazi leiken Oscar saria. Hautagaien artean, euskal produkzino bi dagoz, Victor Erize karrantzarraren Cerrar los ojos eta Estibaliz Urresola laudioarraren 20.000 especies de abejas. Horregaz batera, J.A. Bayonaren La sociedad de la nieve filma izango da.

Urresolaren opera primak, Berlingo Zinema Jaialdian izan eban mundu maialako estrainaldia. Bertan, Sofia Otero aktore basauritarrak sail ofizialeko interpretazino onenaren Zidarrezko Hartza irabazi eban. Hego Euskal Herriko eta estaduko 100 zinema areto baino gehiagotan emon da, 17.000 ikusle batuz lehengo astegoienean Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.

Cerrar los ojos, barriz, 76. Cannesko Zinema Jaialdian estreinau zan. Victor Erizek, zuzendaria eta gidoilariak, Michel Gaztambidegaz batera idatzi dau filma eta, besteak beste, Jose Coronado, Ana Torrent eta Maria Leon aktoreek hartzen dabe parte ikus-entzunezkoan. Ganera, zuzendari karrantzarrak aurtengo Donostia Sarietako bat izango da.

Behin betiko hautagaia, irailaren 20an jakinarazoko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu