71. Donostia Zinemaldiko galetarako sarrerak salgai

Bizkaie! 2023-09-04 13:18   Zinemea

Eva Hache, Loreto Mauleón eta Gorka Otxoak aurkeztuko ditue galak.

Donostia Zinemaldiaren 71. edizinoaren inaugurazino-gala, amaierako gala eta Víctor Ericeri Donostia Saria emoteko gala Mireia Gabilondo aktore, zuzendari eta gidoigileak zuzenduko ditu, eta Bob Pop idazle eta kritikariak izango dau gidoiak idazteko ardura. Eva Hache eta Gorka Otxoa aktoreek aurkeztuko dabe inaugurazino-gala eta Hachek berak eta Loreto Mauleón aktoreak, barriz, amaierako gala. Audience musika-taldea izango da gala guztien soinu-bandearen arduradun.

Zeremonia 22an (barikua) gauzatuko da, 20:30ean, Kursaal Auditoriumean, eta zuzenean emongo da TVEren La 2 katean, RTVE Play plataforman, ETB1en, eitb.eus plataforman eta Zinemaldiaren webgunean. Amaiera gala kanal bardinetan emongo dira, 30ean (zapatua), 21:00etan. Euskal zinemaren gala ETB4n eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da 26an (martitzenean), 19:30ean, eta Víctor Erice-ri Donostia Saria-emote gala, ETB4, eitb.eus, La 2 eta RTVE Playn ikusiko da 29an (barikua), 22:00etan.

Inaugurazino eta amaierako galarako sarrerak gaur, hilak 4, jarri dira salgai, 80 euroren truke Zinemaldiko eta Kutxabankeko webguneetan. Donostia Saria Víctor Ericeri emoteko galarako txartelak be erosi ahalko dira, 20 euroren truke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu