19 euskal produkzino aurtengo Zinemaldian

Bizkaie! 2023-09-01 13:00   Zinemea

Horreetako bi Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko dira: El sueño de la sultana (Isabel Herguera) eta O Corno (Jaione Camborda).

Donostiako Zinemaldiaren 71. edizinoko ia sail guztietan gozau ahal izango dogu euskal zinemagintzaz, jaialdian parte hartuko daben bertoko 19 lanei esker. Horreetako bi lehiatuko dira Urrezko Maskorra irabazteko: El sueño de la sultana, Isabel Herguera zuzendari donostiarraren film luzea; eta Jaione Cambordaren lan barria, O Corno.

Edizino honetako parte hartzea, sail askotan egongo da, besteak beste, Sail Ofiziala, Donostia Sariaren Emonaldi Bereziak, Zabaltegi-Tabakalera, Made in Spain, Zinemira, Belodromoa eta Euskal Zinemearen, EiTB eta RTVE galetan hain zuzen be.

Irizar Saria irabazteko bost hautagai egongo dira aurten. Donostian estreinautako euskal produkzino irabazleei 20.000 euroko saria emongo jakez; ondokoak dira hautagaiak: Josu Martinezen Mirande, film bat egiteko zirriborroa; Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018-2023; Josu Martinezen Bizkarsoro; Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufíanen Arnasa betean, emakume zinegileak; eta, azkenik, lehen aitatutakoa Isabel Hergueraren El suelo de la sultana.

Ganerako sei filmek osotuko dabe saileko programazinoa, nahiz eta lehiaketaz kanpo izan (Donostian emon aurretik estreinau ziran). Inaugurazino ekitaldian proiektauko dan 20.000 especies de abejas, Estibaliz Urresola, da ikus-entzunezko bat. Besteak, Irati (Paul Urkijo), Las buenas compañías (Silvia Munt), Misión a Marte (Amat Vallmajor del Pozo), Tetuán (Iratxe Fresneda) eta Una vida no es tan simple (Félix Viscarret) dira.

Aitatzekoak dira Victor Erice, aurtengo Donostia Sarietako bat, Cerrar los ojos aurkeztuko dauena; era berean, Zabaltegi-Tabakaleran euskal produkzino bi emongo dira: Ion de Sosaren Mamántula film ertaina eta irati Gorostidiren Contadores film laburra. Horrezaz gan, Belodromoan Go!azen telesail musikalaren hamargarren denporaldia hasiko da eta Arantxa Etxeberriaren Chinas filma, RTVE galan parte izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu