13.000 ikasle baino gehiago Ikastetxeak Belodromoan saioetan
2023-09-01 09:01 ZinemeaHistoriaurrera bidaiatzeko eta sumendiak hobeto ezagutzea da asmoa.
6 eta 11 urte bitarteko milaka ume Belodromora bueltauko dira, Donostia Zinemaldiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak batera atondutako jardueran zinemea eta zientzia buztartzen dituan film baten proikzinoaz gozetako. Donostia, Zinema Uria, Zientzia Uria goiburuari eutsiz, lankidetza honen jomugea lurraldeko ikasleei zientziaren irudi positiboa helarazotea eta uriak ikerketa zientifikoagaz dauen lotura handia ikusarazotea da.
Belodromoko pantaila erraldoiak Leon Dingek zuzendutako Boonie Bears: Abentura Historiaurrean animazinoko filmaren proiekzinoa eskainiko dau. Euskerara bikoiztuta emongo da filma eta emonaldiagaz batera, sumendien inguruko aurkezpen original eta dibertigarri bat egingo da; horretarako, Janire Prudencio Granadako Unibersidadeko bulkanologoa etorriko da Ikastetxeak Belodromoan programearen edizino barri horretara. Prudenciok 20 sumendi aktibotan baino gehiagotan lan egin dau, Japoniatik Antartikara, baita Islandiako eta La Palma ugarteko azken erupzinoetan be. Horri esker, sumendien fenomenoa oso ondo ezagutzen dau eta, beraz, Prudencio arduratuko da sumendien artean izandako bizipenak ikasleei partekatzeaz.
2019tik, Donostia Zinemaldian programetan diran eskola-zinemako saioek DIPC eta Euskadiko Filmategiaren laguntzea dabe. 80 bat ikastetxetako 13.000 ikasle baino gehiago joango dira Belodromoan egingo dirán sei saioetara. Aurten, goizeko ordutegian, irailaren 22an (barikua) eta 25etik (astelehena) 29ra (barikua) egingo dira saioak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!