Zortzi klasiko barrikusiko ditue 71. Donostia Zinemaldian

Bizkaie! 2023-08-29 10:35   Zinemea

Masumura, Kermadec, Raúl Ruiz, Sarmiento, Olmar, Betriu, Ozu, Belinsky eta Ripstein zuzendarien obrak.

Munduko zinemagintzako klasiko zahar eta barriak batzen dituan atala da Klasikoak eta, 71. Donostiako Zinemaldian, zortzi film proiektau eta gogoratuko ditue. Yasuzo Masumura, Liliane de Kermadec, Raúl Ruiz eta Valeria Sarmiento, José Val del Olmar, Francesc Betriu, Yasujiro Ozu, Fabián Belinsky eta Arturo Ripstein zuzendarien obrak dira, zerrenda hetereogeno eta interesgarria.

Yasuzo Masumurak, gerraosteko zinema japoniarreko zinemagile garrantzitsuenetako batek zuzendutako film zaharbarritu bat emongo dabe, Akai Tenshi (1966) hain zuzen be. Film horrek, Txina-Japonia Gerrara eroaten gaitu, gerrearen indarkeria gizabakoakk ikututako erizain baten bitartez. Masumura ezta izango zuzendari japoniar bakarra, izan be, Yasujiro Ozu maisuaren Nagaya Shinshiroku (1947) lana be proiektauko da.

Isaelle Huppert eta Delphine Seyring aktoreek Aloïse Corbaz artista suitzarraren rola egiten dabe Liliane de Kermadece zuzendariaren Aloïse (1975) filman. Bestetik, komedia baltz bat ikusteko aukerea be izango da, Fúria espanyola (Francesc Betriuk, 1975).

Horrezaz gan, Fabián Bielinsky argentinarraren Nueve Reinas (1985) emongo dabe Klasikoak atalean, 4K formatuan zaharbarritua. Ricardo Darín eta Gastón Pauls dira filmaren protagonistak. Amaitzeko, 1993an Urrezko Maskorra irabazi eban film bat eongo da, Arturo Ripstein-en Principio y Fin.

Estreinaldia

Estreinaldi bi eskainiko dira Klasikoak sailean, orain arte ezezaguna zan José Val del Omar zinemagile granadarraren Festival de las entrañas (1963-65) hain zuzen. TáctilVisión izeneko teknika ospetsuaren medioz filmautako piezea, Manuel Fragak zuzentzen eban Informazino eta Turismo Ministerioaren enkarguz egina. 10 film laburrek osotzen dabe; kulturea, folkforea eta monumentuak batuz.

Bestetik, Raul Ruiz eta Valeria Sarmiento zinemagileen El Realismo Socialista (1973-2023) filma be estreinauko da.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu