Mundu mailako 5 estreinaldi Zabaltegi-Tabakalera sailean

Bizkaie! 2023-08-24 09:35   Zinemea

15 film luze, 8 labur eta ertain 2 sartu ditue aurtengo egitarauan.

Donostiako Zinemaldiaren barruko Zabaltegi-Tabakalera sailean 25 pelikulak hartuko dabe parte. Hamabost film luze, zortzi labur eta ertain bi sartu ditue aurtengo egitarauan, izan be, atontzaileen arabera Zinemaldiko atalik edegiena da Zabaltegi, ez dauka mugarik estiloari edo iraupenari jagokonez.

Mundu mailako estreinaldi ugari dakarz Zabaltegi-Tabakalerak aurten, Ion de Sosa, Andrés Di Tella, Ashmita Guha Neogi, Kohei Igarashi eta Rati Oneli egileen ikus-entzunezkoak, hain zuzen be. Horrezaz gan, ondorengo zinemagileek be hartuko dabe parte Zabaltegi-Tabakalera sailean, besteak beste, Paul B. Preciado, Delphine Girard, Jean-Luc Godard, Yui Kiyohara, Éléonore Saintagnan eta Eduardo Williams.

Aitatzekoak dira, ganera, Damien Manive frantsezaren L'Île, Philip Sotnytxeko ukrainiarraren La Palisiada eta Rodrigo Moreno argentinarraren Los Delicuentes.

Zabaltegik aurten dakarren eskaintza oparoan, film gehienak jaialdi ezagunetan (Venezia, Cannes, Berlin, Sundance) ikusitako harribitxiak dira.

Zabaltegi-Tabakalera Saria 20.000 eurokoa da; kopuru horretatik 6.000 euro zuzendariarentzat izango dira eta ganerakoa, produkzino-etxeak filma Espainian zabaldu daian.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu