Finlandiara joan da Fipresci 2023 Sari Nagusia
2023-08-23 12:24 ZinemeaAki Kaurismaki-k bigarrenez jasoko dau Fipresci saria.
Azken urtean estreinautako pelikularik onena aukeratu dabe mundu guztiko 669 zinema-kritikarik, Aki Kaurismäki zuzendari filandiarraren Kuollet lehdet. Beraz, film horri emongo deutse Fipresci 20223 Sari Nagusia, 71. Donostiako Zinemaldiaren barruan egingo dan ekitaldian, irailaren 22an.
Kuolleet lehdet filma, Cannesko zinema-jaialdiaren aurreko edizinoan estreinau eben, Epaimahaiaren Saria eskuratuz. Nazinoarteko kritikeak Kaurismäkiri Fipresci sari hori emon deutson bigarren aldia da, izan be, 2017an Toivo tuolla puolen ikus-entzunezkoari esker jaso eban lehenengo aldiz.
Aurtengo hautagaien artean, beste finalista biak, The Banshees of Inisherin (Martin McDonagh) eta Tár (Todd Field) izan dira.
1999an sortu zanetik, Fipresci Sari Nagusia honako zinemagile honeek jaso dabe, besteak beste, Maren Ade, Pedro Almodóvar, Paul Thomas Anderson, Alfonso Cuarón, Jean-Luc Godard, Ryûsuke Hamaguchi, Michael Haneke, Richard Linklater, George Miller eta Chloé Zhao.
Saria irailaren 22an entregauko da, 71. Donostia Zinemaldiaren edizinoaren inaugurazino galan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!