Hamairu film labur Nest Saria irabazteko lehian
2023-08-22 09:30 Zinemea53 herrialdetako 209 eskolen 421 proposamen jaso dira.
Zinemagintzea ikasten dabizanek egindako film laburren lehiaketea, Nest, inoiz baino hautagai gehiago izan ditu aurten, Donostiako Zinemaldiko arduradunek azaldu dabenez, izan be, 53 herrialdetako 209 eskolen 421 proposamen jaso dira, aurareko urteagaz alderatuz, %20 gehiago. Guztira, herrialde eta kontinente ugaritatik heldutako hamahiru film lehiatuko dira.
Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak atonduta, Nest sailaren xedea urteko zinema-ekitaldi nabarmenetako batean mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutarazotea da. Film laburrak erakusteko toki bat izateaz gan, ikasleen, zinemagileen, industriako profesionalen eta ikus-entzuleen arteko topagunea be bada.
Belgika, Kolonbia, Espainia, Herbehereak, India, Japonia, Lituania, Mexiko, Polonia, Portugal eta Suitzako hamalau zinema-ikaslek euren lanak aurkeztu eta proiektauko ditue irailaren 25etik 29ra Donostian. 10.000 euro jasoko ditu film labur irabazleak. Tabakaleran proiektauko ditue pelikulak, eta berbaldiak, klase magistralak eta topaketak be egongo dira Nest sailaren barruan.
Talentu barriak bultzatzeko estrategiaren barruan, Donostiako Zinemaldian dagoan sailik garrantzitsuenetako bat da Nest, 2002an sortutako atala. Hogei urteko bidean, mila zinemagile gazte inguruk hartu dabe parte lehiaketan zein bestelako jardueretan eta 370 bat film labur ikusi ahal izan dira.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!