'Dance First' filmak emongo deutso amaierea Sail Ofizialari

Bizkaie! 2023-08-21 08:37   Zinemea

Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire ditu protagonista.

James Marsh errealizadore britainiarrarren filmak, Dance First, lehiaz kanpo emongo deutso amaierea Donostia Zinemaldiaren 71. edizinoko Sail Ofizialari. Gabriel Byrne eta Sandrine Bonnaire ditu protagonista.

Marshek (Truro, Erresuma Batua. 1963) dokumental onenaren Oscar saria irabazi eban Simon Chinnegaz batera zuzendutako Man on Wire (2009) filmagaz, eta Bafta sarietan, Sundance jaialdian eta Donostia Zinemaldian be sariak irabazi izan ditu.

Gabriel Byrne film ugariren protagonista izan da bere ibilbidean, esaterako, The Usual Suspects (Bryan Singer, 1995), Miller's Crossing (Joel Coen, Zidarrezko Maskorra 1990), Le capital (Costa Gavras, Sail Ofiziala 2012) eta Hereditary (Ari Aster, 2018). Gainera, Golden Globe Award bat irabazi eban In Treatment (2009) telesailean egindako lanagaz. Dance First filman, Samuel Beckett idazle irlandarraren rola egin dau Byrnek.

Becketten emaztearen rola, barriz, Sandrine Bonnairek egin dau. Bonnairek César sari bi irabazi ditu, À nos amours (Maurice Pialat 1984) eta Sans toit ni loi (Agnès Varda, 1986) filmei esker.

Sarrerak irailaren 4an jarriko dira salgai hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu