Eusko Label mikrofilm laburren lehiaketea martxan

Bizkaie! 2023-08-17 09:11   Zinemea

Izena emoteko epea dagoeneko zabalik dau, irailaren 12ra arte.

Donostiako Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzak, HAZIren bitartez, Eusko Label mikrofilm laburren lehiaketea bultzau dabe, bertako produktuak zabaldu eta bebesteko.

Ekimen horren helburua gertuko produktuak zinemaren bidez zabaltzea da. Horrezaz gan, baita nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren mundua sustatzea eta ezaguraztea.

Film laburrek, hiru minutuko iraupena eta sakeleko telefono bategaz eginak izan beharko dira. Izena emoteko epea dagoeneko zabalik dau, irailaren 12rarte.

Hautatako filmak, Eusko Label sari bi jasoteko aukerea izango dabe; batetik, 6.000 euroko lehen saria jasoko dau film labur onenak eta bestetik, 4.000 euroko saria bigarren film onenerako. Film labur irabazleak, jaialdiaren esparruan proiektauko dira eta sari banaketa irailaren 30an izango da Kursaal Auditoriumean, amaiera galan hain zuzen be.

Izena emotea eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu