Hamabost proiektu Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan
2023-08-16 10:54 ZinemeaIrailaren 25etik 27ra izango dira emonaldiak, Donostiako Zinemaldian.
Latinoamerikako zortzi herrialdetatik datozan zuzendarien proiektu barriak ezagutu ahal izango dira Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroan, irailaren 25etik 27ra, Donostiako 71. Zinemaldiaren barruan. Danetara hamabost film aukeratu ditue atontzaileek, 222 lanen artean.
Hau da zerrendea: Agua caliente (Juan Pablo González eta Ana Isabel Fernández de Alba); The message (Iván Fund); I’m fine (Alicia Scherson); Fauna (Federico Veiroj); The Reserve (Ezequiel Yanco); Little War (Bárbara Sarasola-Day); The Days Off (Lucila Mariani); A Thousand Pieces (Sergio Castro San Martín); Red Nest (Alice Stamato eta Val Hidalgo); Nostalgia From the Future (Florencia Colman); Okonomiyaki (Gabe Klinger); These Were All Fields (Daniela Abad Lombana); Three Bullets (Génesis Valenzuela); Three Dark Nights (Theo Court); eta A Loose End (Daniel Hendler).
Aurtengo Koprodukzino Foroan parte hartzeko 220 eskari baino gehiago izan ditu Zinemaldiak. Ikus-entzunezko industriako profesionalen eta sortzaileen arteko zubilana egingo dau Foroak, hamabost proiektu horreek ahalik eta zabalkunde handiena izan deien.
Sariak be banatuko ditue antolatzaileek proiektu parte-hartzaileen artean. Sari nagusia irabazten dauen filmeko produktoreari 10.000 euro emongo deutsez. ArteKino ataleko irabazleak 6.000 euro jasoko ditu. Azkenik, DALE! Saria 20.000 eurokoa da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!