Hamabi istorio dakarz Horizontes Latinos sailak

Bizkaie! 2023-08-03 12:40   Zinemea

Argentinan, Txilen, Mexikon eta Brasilen kokatutako istorioak osotuko dabe.

Latinoamerikako zinemagintzeak azkenaldion emon dituan pelikulak Donostian ikusi ahal izango dira, urtero lez, Horizontes Latinos sailean, 71. Zinemaldiaren barruan. Oraingo honetan, hamabi film aukeratu ditue, Argentina, Txile, Mexiko eta Brasileko ikuspegia emoten dabenak.

Produkzino osoa edo zati esanguratsu bat Latinoamerikakoa izatea da sail honetan parte hartzeko baldintza nagusia, baina mundu zabaleko komunidade latinoamerikarretako errealidadea agertzen daben lanak be onartzen ditue. Espainian estreinau bako pelikulak izaten dira.

Aurtengo edizinoan, izen handiko zuzendariak dagoz: Paula Hernández, Carolina Markowicz, Maria Zanetti, Dolores Fonzi, Camila Fabbri, Martín Benchimol, Tatiana Huezo, Guto Parente, David Zonana, Felipe Gálvez, Lucía Puenzo eta Lila Avilés. Zuzendari horreek, Horizontes Saria irabazteko lehiatuko dira Donostian. Sariak, 35.000 euro emoten deutsee zuzendariari eta film irabazlearen Estaduko banatzaileari.

Zazpi zinemagilek euren lehenengo edo bigarren film luzea aurkeztuko dabe Horizontes Latinos-en, horreek Gazteriaren TCM Saria irabazteko hautagai dira. 25 urtera arteko 150 gazte dagoz sari hori emongo dauen epaimahaian.

Pelikuleen zerrendea:

- Clara se pierde en el bosque, Camili Fabbri (Argentina).

- El Castillo, Martín Benchimol (Argentina).

- El Eco, Tatiana Huezo (El Salvador).

- Estranho caminho, Guto Parente (Brasil).

- Heroico, David Zonama (Mexiko).

- Los colonos, Felipe Gálvez (Txile).

- Los impactados, Lucía Puenzo (Argentina).

- Tótem, Lila Avilés (Mexiko).

- El viento que arrasa, Paula Hernández (Argentina).

- Pedágio, Carolina Markowicz (Brasil).

- Alemania, Maria zanetti (Argentina).

- Blondi, Dolores Fonzi (Argentina).

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu