Zabalik Zinebi Networking-en parte hartzeko epea

Bizkaie! 2023-07-26 12:38   Zinemea

Foro profesionala eta sortzeko bidean diran dokumentalen topalekua da.

Bilboko Nazinoarteko Film Labur eta Dokumentalen Nazinoarteko Jaialdia da Zinebi, eta zemendian egingo dabe 65. edizinoa.

Zinebi Networkingen seigarren edizinoa, Bilboko Udalak eta Euskal Produktoreen Alkarteak atontzen dabe. Foro profesionala da eta bertan erakutsiko ditue produkzinoaren azken pausuetan dagozan dokumentalak.

Atal horretan parte hartu nahi daben sortzaile edo produkzino-etxeek izena emon leikie dagoeneko, irailaren 15era arte. Adituen eta profesionalen batzorde batek aukeratuko ditu aurtengo edizinoan parte hartuko daben dokumentalak. Ikus-entzunezkoen produkzinoa bultzatzea da Zinebi Networking-en helburua, batez be, bertokoa.

Sari bi emongo ditue foroan parte hartzen daben pelikulen artean, 10.000 eurokoa bakotxa. Zinebi Jaialdiaren amaierako ekitaldian emongo ditue, zemendiaren 18an, Arriaga Antzokian. ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorgunea izeneko saria Euskal Autonomia Erkidegoko proiekturik onenarentzako izango da. Bigarren saria, barriz, erkidegotik kanpoko proiekturik onenak eskuratuko dau.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu