Jaione Camborda, Isabel Coixet eta Isabel Herguera Urrezko Maskorra irabazteko lehian 71. Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean

Bizkaie! 2023-07-14 08:38   Zinemea

Javier Ambrossi eta Javier Calvoren La Mesías telesaila Sail Ofizialaren parte izango da, lehiaketaz kanpo.

Fernando Trueba eta Javier Mariscalen They Shot the Piano Player filmak, barriz, proiekzino berezia izango dau Sail Ofizialaren barruan eta, beste alde batetik, Javier Maciperen bigarren filma, La estrella azul, New Directors sailerako aukeratua izan da.

Datorren irailaren 22tik 30era Donostia Zinemaldiaren 71. edizinoko Sail Ofizialean, hau da, New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera sailetan eta Belodromoan ikusi ahal izango diran Espainian produzidutako 14 lanen (bederatzi film luze, film ertain bat, film labur bat eta hiru telesail) izenburuen iragarpena hartu dau gaur Madrilen Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu