Asteburu honetan Ekinez Jaialdia Bergaran
2023-06-06 09:08 MusikeaSarrerak eskuragai Musikaze online plataforman.
Bagilaren 9 eta 10ean kaleko musikea jorratzen deben taldeak batuko dira Ekinez Jaialdian (Bergara, Labegaraieta kiroldegia).
II. Ekinez Jaialdiak Euskal Herriko zein atzerriko musikea alternatiboari jagokon espazioa emotea dau helburu. Horretarako, erreferenteak diran taldeak eta DJ-ak batuko ditu.
Egitaraua 28 taldek osotuko dabe. Barikuan, bagilaren 9an, Añube, Skabidean, Biznaga, Tatxers, Brigade Loco, Hofe X 4:40, Denso+Mutiko&Tatta, Odolkiak Ordainetan, Brava, Rebel Noise eta Balloon Framek osatuko dabe programazioa, eta, zapatuan, bagilaren 10ean, Brigada Criminal, Kaleko Urdangak, La Furia, Enboskada, Hell Beer Boys, Harria, Maixa&Malakias, Sofokaos, Doubling Boys, Against You, Txiltxoko, Letagin, Alvilda, LaMia Mari, Perlata eta Bull Brigadek.
Ekinezek bagilaren 9an 17:30ean zabalduko ditu ateak eta azken kontzertua 1:00ean amaituko da. Bestetik, bagilaren 10ean, 11:30ean zabalduko ditu ateak, eta 1:00etan zarratu.
Kontzertuen arteko eszenatoki aldaketak DJ saioek girotuko ditue. Saio horreetan, DJ Mugu, Montxu Iruña, Suizidio Kolektivo eta Pineapple Sweets DJak ibiliko dira.
Atontzaileek 3.000 pertsona inguru espero ditue Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Sarrerak eskuragai Musikaze online plataforman eta Bergarako Arrano, Iruñako Aitzina, Bilboko Nave 9, Gasteizko Ttipia eta Tafallako Pasadizo tabernetan.
Gunean barra zerbitzua izateaz gan, atseden gune bat izango da.
Sarrerak eskuragai hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!